Pelikula Zindeeq (Bastardo) Michel Khleifiena
Aurrerakina
Pelikulari buruz
Palestinar zinemagile bat, Europan bizi dena, 1948an gertatu zen Nakbakako (Hondamendia) testigantzak filmatzen ditu. Israeleko Estatu berriaren aldetik milaka palestinar pertsonen kanporaketaren urtea da, arabiar-israeldar gerra eta gero. Egun eta gau batetan zehar, gertakizun batek asaldatzen du protagonistaren bizi zertxobait berekoia: bere ilobetako batek Nazareten gizon bat erailtzen du. Famili guztiak errepresaliak jaso ditzake. Khleifikek garai iskanbilatsu hori arakatzen du, baina gainera gaur egungo Palestinako ziurgabetasun eta tentsioan kokatzen ditu. Zindeeqek erbesteratzeaz eta deserrotzeaz hitz egiten du; baita oroimena eta identitatea berreskuratzearen garrantziaz. Zuzendariak palestinar klan eta lehiakidetasunen arteko liskarren ezbeharrak ez ditu sahiesten. Baina, era berean, Israelek gauzatzen duen okupazioaren kontrako arrazoibide bat da. Neurrizkoa, barrukoa, zehatza, ezuste eder bat den pelikula bat.
Gehiago jakiteko
- Zindeeqeri buruz
- Promises pelikularen gida didaktikoa. Bakea eta gatazkak: Palestina-Israel
- Ezagutu zuzendaria, Michel Khleifi
- Palestinar zinema
Bideoa: Errealitatezko minutua

[Palestinako Memoria]
Palmaresa
Dubaiko Jaialdiko Sari Nagusia
Zuzendariaren biografia
(Nazaret, 1950) Belgikan antzerki, irrati eta telebista zuzendaritzan diplomatua, Khleifi Europan palestinar zuzendari ezagunena da. Bere lehenengo luzemetraian, Memoria fértil (1980), bere herriaren historia kontatu zuen, metafora eta dokumentala gehitzen dituen pelikula batetan. Boda en Galilea (1986) Canneseko Jaialdian saritua izan zen eta Palestinari buruzko filmografian klasiko bat da. Cántico de las piedras (1990) eta Cuento de los tres diamantes (1995) lehenengo Intifadan eta Gazako eguneroko bizia hurreratzen du. Ruta 181 (2004) izugarrizko dokumentala da, palestinar-arabiar gatazka ezagutzeko ezinbestekoa.
Parte hartzen du
José Abu-Tarbush, La Lagunako Unibertsitateko Soziologiako irakasle titularra. Nazioarteko Harremanen Soziologiako asignatura ematen du. “La cuestión palestina: identidad nacional y acción colectiva” (Madril, 1997); eta “Islam y comunidad islámica en Canarias: prejuicios y realidades”. (La Laguna, 2002) bezalako liburuen egilea da. Gaur egun “Sociedad civil y contestación política en Oriente Medio: dinámicas internas y estrategias externas” izeneko I+D ikerketa proiektu batean lan egiten du.