Irudiak eta soinua
a. Elementu teknikoak
Pelikula bateko elementu tekniko nagusiak ezagutzeko, elementu bakoitzaren definizioarekin batera, ‘Slumdog Millionaire’ pelikulatik aukeraturiko eszena eta fotogrametatik aurrera azterketa adibide bat emanen dugu. 3 fotogrametatik aurrera, planoaren osaketan eta argiztapenean arreta jarriko dugu. Sekuentzia jakin batek, ‘Slumdog Millionaireren’ irudiaren eraikuntzan soinuak daukan garrantzia aztertzea posible eginen digu.
01. Irudiaren eraikuntza
Aztertu beharreko fotogramaren deskribapena
Jamalek komun batean kaka egiten du, bere anai Salimek atea gordetzen duen bitartean. Bat-batean, Amitabh Bachchan iristen da, Bollywoodeko antzezle ospetsu bat. Mundu guztiak autografo bat eskatu nahi dio. Salimek atea oztopatzen du eta autografo bila joatea eragozten dio Jamali. Baina Jamal, gehiegi pentsatu gabe, putzu beltzera bere burua jaurtitzea erabakitzen du eta kakaz estalia, artistarengana korrika ateratzen da. Bere autografoa lortzen lehena izanen da.

Enkuadraketa edo planoa planoa gure ikusmenari eskaintzen zaion errealitate zatia da. Aukeraturiko koadraketa mota edo plano ezberdinek -irekiago edo itxia, emanez plano orokorrak, panoramikoak, motzak...- ikusten duenarengan sentsazio, hautemate eta zirrara ezberdinak pizten dituzte. Enkoadraketak aditzera ematen du, giltzaperatasuna, esparru itxia, edo sartzeko esparru erraza?
Kuadrakea nahiko itxiaz jo dezakegu, giltzaperatasuna aditzera ematen duena (hain zuzen, pertsonaia komunean sarturik dago). Baina, argi zuzena iragazten den baorako begiradak zulotik irteteko aukera planteatzen digu; hau da, miseriatik irteteko itxaropena.
Ikusmen arreta gunea, begirada zuzentzen gaituen guzti hori da, enkoadraketako gainontzeko ikusmen informaziotik, deigarriena dena. Zerek erakartzen gaitu lehen, zergatik? Distiratsuena, koloretsuena edo izkinatsuena. Badago kontrasterik?
Enkoadraketaren erdian Jamal dago, zentraturik, kameratik distantzia gutxira. Irribarre egiten du eta gorantz begiratzen du. Planotik distiratsuena da. Aurpegian argi bero bat jasotzen du.
Eremu sakonera koadraketa berdinean, fokatzen diren lehen plano eta azken plano tarteko esparrua da. Zenbat ikusmen planotaz osatzen da irudia? Zeini ematen zaie garrantzia? Atzealdea eta lehen planoa, eszenaren garapenean badauka garrantzirik?
Eremu sakonera gutxi dago. Soilik bi ikusmen plano daude: pertsonaia eta komuneko paretak.
Kameraren angelua pertsonaiarekiko, kamera jartzen den altuerara deritzo: ikuspuntutik fokatzen da pertsonaia? Goitik behera (pikatua), behetik gora (kontrapikatua) edo neutrala. Zein da lortutako efektua?
Plano baten ikusmen informazio kopuruari informazio dentsitatea eritzo: zenbat ikusmen informazio batzen da ikus-eremuan? Zehetasunez edo sakabanatuaz. Ingurua kontutan hartuz. Nola dago espazioan antolatua, ezegonkortasuna, tentsioa, harmonia… iradokitzen al du?
Pertsonaiak planoan daukaten tokia: goikoa, behekoa, alde batera, erdialdean...
Kamarekiko pertsonaiek daukaten tokia: hurbilekoa, urrutikoa edo normala.
Pertsonaien arteko esparrua: distantzia soziala, pertsonala, estua...
Kamera mugimenduak, hautemate eta jarrera ezberdinak iradokitzen dutenak eszena barruan:
- Kamerak, pertsonaia laguntzen du: enpatia pizten du.
- Pertsonaia ordezkatzen du (kamera subjektiboa): identifikazio osoa.
- Eszenatoki osoan zehar ikusmen ekorketa bat egiten du, informazio pribilegiatua ematen duena.
Jamal ikuspuntu “neutral” batetik fokaturik dago. Kamera pertsona ikuslearen begien alturara kokaturik dago. Horrela berarekin identifikazio osoa lortzen du. Badirudi pertsonaiarekin batera giltzaperaturik gaudela, bere larruan jartzen garela. Protagonista tratatzeko modu neutral hau (errepikaria haurren haurtzaroaren zatian, zeinetan kamera begien alturara kokaturik dagoen), Jamal duin bihurtzen du. Askoz errazagoa izanen zen pikatu dramatiko bat sortu gutxiagotasuna eta babesgabetasuna sendotzeko, edo bere helburuaren eskuraezintasuna markatuko zuen kontrapikatu bat. Hala ere, neutraltasuna hautatu da. Jamal duintasuna daukan pertsonai bat bezala nabarmendua da. Itxaropenean eraikitako pertsonai bat da, bere helburuarengatik borroka egiten duena penan edo errukian erori gabe.
Ondorio bezala eta aurreko elementuen arabera, fotograma honetan lortutako irudiaren eraikuntzak, pelikularen funtsezko mezuetariko bat laburtzen du. ‘Slumdog Millionairek’ bere pertsonaiei duintasun handi bat ematen die. bizi diren miseriagatik ere; bizitzea suertatu zaien errealitatetik irteteko indar eta itxaropenean eraikitzen dira.
02. Argiztapena
Aztertu behar ditugun fotogramen deskribapena
Jamal eta Salim, oraindik haurrak, ezkutuko bidailari bezala trenean bidaiatzen dute. Era guztietako zerak gaizki saltzen eta janaria lapurtuz bizi irauten dute.

Jamal '¿Quién quiere ser millonario?' lehiaketako platoan. Erantzun bakoitzak, bere haurtzaro ete nerabezarorako denboran zeharko bidaia batetara eramanen digu.

Argiztapen nagusia nolakoa da? Argitsua, distiratsua (gako altua); itzaltsua eta iluna (gako baxua); nolabaiteko konbinazioaz; argi kontrasteaz.
Lortutako girotzea: naturala edo artifiziala suertatzen da? Kontatzen denari moldatzen da?
Irudien kolerei buruz: zein da nagusi, ze gogorazten du, argitsua da, ze sinbologia dauka?
Modu orokorrean, eszena artean eta plano berdinaren barruan etengabeko kolore kontraste batez hitz egin dezakegu, funtsean urdina/hori-laranja.
Cameramanen (1) aztertzen den bezala: “kolore beroak, bereziki horia, Jamalen haur bizian nonahikoak dira. Telebista lehiaketarekin (urdinen sortakoa) kromatikoki kontrastatzen dute modu etengabean pelikulan zehar”
. Argiztapen nagusia argi bero bat da, ehunduraz, eguzki izpi eta bere erreflexuekin jolasten dena, lentera zuzenean jaurtitzen direnak (flare). Lortutako giropena naturala da, baina ez errealista, zeren ikaragarri lazgarria den egoera hori umore gakoan kontaturik dago.
Preseski tonu haustura honek, kontraste kromatiko hauek pelikulak planteatzen duen fikzio eta errealitatearen arteko anbibalentziara eramaten gaituzte. Bi eszenatokien arteko joko horrek (fikzioa eta errealitatea) planteatzen da alde batetik, telebista saioaren bidez, non argia, formatua eta kamera, telebistakoak dira. Jamal, platotik irteterakoan, errealitatean sartzen da. Jamalen bizia benetakoa da (argia, kolorea, usaiak, erritmoa...). Anbibalentzia hau, erlazionatuko dugu bestalde, India den kontraste eta errealitate nahasmen horrekin.
03. Soinua
Aztertu behar dugun eszenaren deskribapena
Soinu bandak, irudiari berak soilik ez daukan, dimentsio berri bat ematen dio. Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? Badago soinu banda eszenan? Laguntzen du, goresten du, edo irudiari kontrajartzen zaio? Badaude soinu plano ezberdinak, zein soinu daude? Dialogorik badago? Ze garrantzi daukate? Zein da isiltasunaren eginkizuna, giroaren eraikuntzan?
Soinu banda beti funtsezko elementu bat eta nortasun markatzailea bada Boyleren filmografian, ‘Slumdog Millionairek’ oinarri hau harropuzten du. Allah Rakha Rahman musikariak 70 urteetako disko estiloko erritmo nahasketa bat lortzen du hinduar ukitu nahastezinarekin, “qawwali ozentasun, Hindustaneko soinuak eta Mendebaldeko ehundura elektronikoen metaketa bikain bat” (2). Bat-egite hau ezin hobeki funtzionatzen du istorioari laguntzeko eta giroak sortzeko pelikulan zehar; tradizioa eta modernotasuna beste behin adierazteko indiako anbibalentzia. Ahaztu gabe Sri Lankako M.I.A. rap abeslariaren parte hartzea, ‘Paper Planes’ eta ‘O...Sayarekin’ benetako bideoklipak eraikitzea lortzen dituena bi eszena konkretuetan: Jamal eta Salimen tren bidaia eta bukaerako dantza.
Notas a pie de página: