Película For Sama Waad al-Kateab / Edwars Watts
Trailerra
Sinopsia
Emakume bat maitasuna, gerra eta ama moduan duen eginkizuna batzeko borrokatuko da, Siriako gerraren testuinguruan. Waaden istorioak agerian uzten du protagonistak aurrez aurre duen benetako dilema, aukera zail bat egitea egokitzen zaionean: hiritik alde egitea alaba salbu edukitzeko, nahiz eta horrek aldi berean ekarri askatasunaren aldeko bere borroka utzi behar izatea.
Gonbidatua
Jesús A. Núñez Villaverde. Gatazkei eta Ekintza Humanitarioari buruzko Ikerketen Institutuko zuzendarikidea da (IECAH). Espezialista da segurtasun-gaietan, bakea eraikitzekoetan eta gatazkei aurrea hartzekoetan, arreta berezia jarrita arlo arabiar-musulmanean. Comillas Unibertsitate Pontifikalean Nazioarteko Harremanetako irakaslea da. Espainiako Batzordeko lehendakaria da UNRWAn (Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa. Nazio Batuen Erakundea).
[Gerra Sirian]
Sariak
L’Œild’Or saria dokumental onenari, 2019ko Cannesko Zinemaldian. Epaimahai Handiaren Saria dokumental onenari, 2019ko SXSW zinemaldian. Dokumental Onenaren Saria, Durbango Nazioarteko Zinemaldiaren 2019ko edizioan.
Zuzendaria
Waad al-Kateab, dokumentalista saritua. Kazetari hiritar bihurtu zen 2011n, Assaden erregimenaren aurka Siria osoan protestak piztu zirenean, eta 2016ko urtarrilean Alepoko izugarrikeriak dokumentatzen hasi zen Inside Aleppo izenburua zuten film batzuen sailean. For Sama bere lehen film luzea da. Edward Watts, zuzendarikidea, zinemagile ingelesa, dokumentalak eta film narratiboak egiteagatik ezaguna. Besteak beste, film hauengatik da ezaguna: Escape From ISIS (2015), Egungo Gaietarako Emmy 2016 nazioarteko saria eskuratu zuena, The Mega Brothel (2015) eta For Sama (2019), bere azken lana.