Mundua eta Giza Eskubideen Zinemaldia

XV Zinema-Erakusketa

XV Muestra de Cine y DDHH

Urtero bezala, azaroan Zinemaldia, Mundua eta Giza Eskubideak zikloa aurkezten dizuegu. Hain zuzen, 2019 honetan XV. edizioa beteko du.

Zinemaldia IPES Fundazioak, GOLEM zinemek, Felipe Rinaldi Fundazioak, NUPek, No Solo Films plataformak, Mugarik Gabe Nafarroak eta Amnesty Internationalek elkarrekin egiten duten lana da. Duela 15 urtetik egiten den elkarlana, proiektu honi iraunkortasuna ematen diona eta, gainera, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesa duena, 2005ean hasi zenetik.

XXI. mendearen bigarren hamarkada amaitzen ari gara, baina giza eskubideekiko errespetua munduan oreka eskasean dago, kolokan. Nahiz eta eskubide horiek babesten dituzten legeriak dauden, giza eskubideen urraketa egiazta daitekeen egitatea da, eta, gainera, ezin dugu ziurtzat eman egun ditugun eskubideek inboluzioa ez izatea. Hori dela-eta, badakigu mundu osoan haien defentsan lan egiten jarraitzeak hil edo bizikoa izaten jarraitzen duela, eta ez soilik Hegoaldeko herrialdeetan, baizik eta bai gure testuinguru hurbilenean ere.

Eta zinema aisiarako tresna zoragarria da, eta bai baliabide artistikoa eta hezkuntzakoa ere, askotan giza eskubideekiko konpromisoak protagonismo nabarmena duen gertakariak, harremanak, pentsamenduak eta egoerak erakusten dituena. Bereziki, elkar ezagutzea eta elkarrekin hitz egitea lortzeko xedearekin, kultura desberdinetatik datozen edukiak, irudiak eta soinuak proposatzen dituen zinema; elkar ezagutzea eta elkarrekin hitz egitea behar-beharrezkoa baita mundu global honetan.

Pelikulak

Tokiko zinema nazioarteko begiradarekin

Lehiaketan saritutako film laburrak

Emakumeen eta/edo giza eskubideen kontrako indarkeria

Goizean, hezkuntza-saioak

Bereziak irakaskuntza ertainarentzat

Muestras anteriores