i

Sarrera

Gida didaktikoak

Zinema artea, denbora-pasa, hezkuntza... da. Kultura eta gaur egungo mundua ulertzeko funtsezko elementua da. Fikzio eta errealitate ezberdinetara hurbiltzen gaitu. Beste pertsonen larruazalean, bere zirraretan, bizipenetan eta erlaziotan jartzen gara. Gertaera historikoen lekuko gara... Baina badakigu ez dela aski begiratzea ulertzeko. Milaka ordu pasa ditzakegu pantaila aurrean haratago joan gabe. IPES Elkarteko Giza Eskubideen eta Nazioarte ataleko talde didaktikoak * ikuspuntu kritiko batetik zinema aztertu eta ulertzeko gakoak eskaini nahi ditugu. Hori dela eta, zinema erabiltzen dugu mundua ulertzeko giza eskubideen ikuspuntutik, arreta berezia emanez genero ikuspegira, gure interpretazioaren oinarri bezala.

Gure material didaktikoen osagarri bezala, pelikula zerrenda bat aurkezten dizkizuegu jarraian. Lehen hezkuntzako haurrentzako bereziki aproposak. Lantzen dituzten gaiak, gure entzuleagoaren ulermenera egokituak dira. Giza eskubideak, adineko ikusentzulego batentzako aproposagoa dela ematen du. Hain zuzen, lehen hezkuntzarako dagoen hezkuntza eskaintza txikiagokoa da. Baina, adin hauetatik aurrera, beste errealitateaz hausnartu eta ulertzearen garrantziaz sinetsita gaude. Horretarako, gaiak, batez ere jolas eta irudimenezko ikuspuntu batetik landuko ditugu, publiko honetara iritsi nahi badugu, ezinbestekoa den bezala. Hala eta guztiz ere, guretzat oinarrizkoak diren irizpideak ez ditugu alde batera utzi: kalitate zinematografikoa, generoaren ikuspuntuaren ikuspena eta kultur testuinguru aberatsak, besteak beste.

Haur-ikusleak irudi bizkorren kontsumora gehiegi ohituta daude edukiaren kalterako. Espero dugu erakustaldi honek haurrek kalitatezko zinema ikusten, disfrutatu eta mundu hobe baten aukera sentitu dezaten laguntzea.