Aniztasun sexuala
Aniztasun sexuala
01. C.R.A.Z.Y.
Izenburua | C.R.A.Z.Y. |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘CRAZYren’ aurrerakina |
Urtea | 2005 |
Iraupena | 135 minutu |
Herrialdea | Kanada |
Zuzendaritza | Jean-Marc Vallée |
Generoa | Drama |
Sinopsia
C.R.A.Z.Y. siglak kanadar familia baten bost semeen izenei aipamen egiten dio. Zachary laugarren anaia da eta aitaren gogokoena, bere semeez arro dagoena. Haurtzaro zoriontsu bat bizi du, baina badaki ezberdina dela. Nerabetasunean bere homosexualitateaz ohartzen da. Zacek, bere historia bihurrikeriaz eta umore-senez kontatzen du, bere anaiez, motoez eta rock musikaz inguraturik. Bere sexu aukera eta, guztiaren gainetik maite duen aita zorrotz bati gustatzearen artean hautatu beharko du.
Zergatik aukeratzen dugu ‘C.R.A.Z.Y.’?
Ohituren kronika bat balitz bezala, C.R.A.Z.Y.k Quebeceko erdiko klaseko familia baten eguneroko bizia modu oso zehatzean islatzen du, bere poztasun eta ohiko arazoekin. Baina, batez ere, gazte bat eta bere aitaren arteko erlaziora zintzotasunez ekiten du. Zac bere anaien antzekoa izan nahi du, nahiz eta aldi berean, bere nortasun sexualari buruz zalantzak ditu eta libre izateko asmoa dauka. Harmonia gatazkan bilakatzen da, zeren aitak ez du ez ulertzen ez onartzen homosexualitatea. Semea bere konfiantza berreskuratzeko edozein ukapenera prest dago.
Iradokita, sentibera eta originala, narrazio bilbea familiaren bilakaeraren harira bilakatzen da. Musika, pelikulako protagonistan bilakatzen da: dialogoak laguntzen ditu eta emozioak azpimarratzen ditu. Pasty Cline, Aznavour aitarentzat; Pink Floyd, Rolling eta David Bowie, semearekin, denbora pasa markatzen dute eta pertsonaien erritmo berera entzuten dira, ongi interpretaturik. Dekoratuak, berriak, zehaztasunak eta keinuak berreskuratzen ezinezkoak diren gazteriako uneak datorkigu burutara.
C.R.A.Z.Y.k seme eta aita izatearen zailtasunak kontatzen ditu; sentimenen konplexutasuna eta balioen ikaspen neketsua. Giza arimaren edertasun eta baldintzarik gabeko maitasunari buruzko fantasiaz beteriko alegia baten aurrean gaude. Era berean, bata bestearekiko onarpenaren beharraren aldeko apustu bat da, ezberdintasun, sexu aniztasuna, familia komunikazioa eta zoriontasunaren bilaketari buruzko hausnarketa eta eztabaidara irekia.