Sarrera
Gida didaktioak
Zinema artea, denbora-pasa, hezkuntza... da. Kultura eta gaur egungo mundua ulertzeko funtsezko elementua da. Fikzio eta errealitate ezberdinetara hurbiltzen gaitu. Beste pertsonen larruazalean, bere zirraretan, bizipenetan eta erlaziotan jartzen gara. Gertaera historikoen lekuko gara... Baina badakigu ez dela aski begiratzea ulertzeko. Milaka ordu pasa ditzakegu pantaila aurrean haratago joan gabe. IPES Elkarteko Giza Eskubideen eta Nazioarte ataleko talde didaktikoak * ikuspuntu kritiko batetik zinema aztertu eta ulertzeko gakoak eskaini nahi ditugu. Hori dela eta, zinema erabiltzen dugu mundua ulertzeko giza eskubideen ikuspuntutik, arreta berezia emanez genero ikuspegira, gure interpretazioaren oinarri bezala.
Gure material didaktikoen osagarri bezala, pelikula zerrenda bat aurkezten dizkizuegu jarraian. Zenbait irizpide hartu ditugu kontutan: kalitate zinematografikoa, heldutako gaia eta bere erlazioa giza eskubideen babespenarekin, genero ikuspuntuaren ikuspena, kultur testuinguruen aniztasuna eta gaurkotasunarekin lotura. Aukeraturiko pelikula guztiek 8 urte baino gutxiago dituzte.
Mota hauetako pelikulak lortzeko zailtasunaren jakinaren gainean gaude. Zaila da zirkuitu komertzialean hauetako zenbaitzuk aurkitzea. Hala eta guztiz ere, Filmin plataformaren bidez guztien ikuspena errazten dizuegu.
Erakustaldi txiki honek giza eskubideetatik mundua zinemaren bidez hobeto ulertzea lagunduko duen konfiantza daukagu.