Ikustaldi aurreko saioa
a. Gako zinematografikoak
Ondorengo epigrafeetan, Yamina Benguiguiki buruz informazioan ematen da, pelikularen zuzendaria, eta pertsonai protagonistak aztertzeko oinarrizko gakoak eskeintzen dira.
01. Zuzendaritza
Pie de foto: 'El domingo si Dios quiereko’ zuzendaria, Yamina Benguigui. MEDEFagatik.
Yamina Benguigui, aljeriar jatorriko zinegile frantzesa, bere ikus-entzunezko ekoizpena memoria historiko eta migrazio gaiei eskaini die. Frantzian aljeriar etorkinen alaba bezala, bere sustrai propioak esploratzen ditu.
Zinean Jean-Daniel Polleten zuzendari laguntzaile bezala debuta egin zuen. 1985. urtean ‘Baton Rouge’ zuzendu zuen. Rachid Boucharebekin batera Bandits produzio-etxea sortu zuen. ‘Femmes d’ Islam’ (1994) edo ‘La maison de Kate’(1995) bezalako telebistarako dokumental telesailak egin ditu. ‘Memoires d’immigrés: l’heritage maghrébin’ (1997) bere lehendabiziko arrakasta izan zen zeini beste batzuk jarraituko zioten.
2001. urtean ‘Inch'Allah dimanche / El domingo si Dios quiere’ bere fikziozko lehendabiziko luzemetraia filmatzen du ikuspuntu oso autobiografikotik.
Gero, lan munduan aurrera egiteko etorkin familietatik datozten emakumeen zailtasun eta arrazagatiko aurreritzien biktima diren buruzko ‘Convergences’ eta ‘Le plafond de verre’ (2004) dokumentalak egin ditu.
Arteetako eta Letreetako Ohorezko Legioko Zalduna izendatua izan da. 2003an bere lan multzoarengatik Bake Saria jaso zuen Florentzian.
‘El domingo si Dios quiere’, pelikula autobiografiko bat
“Erbestearen nahigabea nire jaraunspena da eta zinea baretzeko arma”. Honakoa da zinegileak bere lan guztietan hasten duen abiapuntua. Baita ere Benguigui bere lanarekiko lotura pertsonala adierazten du.
Zouinaren istorioa, edozein aljeriar etorkinarena izan zitekeen, baina Yamina nire amaren testigantzan eta egoera berdina bizi zuten beste emakumeetan oinarritu da. Osagarri biografikoa ez da hor bukatzen: famili protagonista Picardieko probintziako Saint-Quentinen, bizi da, zuzendariak haurtzaroa pasa zuen leku bera, aitarekin berriz topatu ondoren. Eta hau -pelikulako aita bezala- amerikar rock musikaren fana zen.
Aljeriar eta frantsesen egoera ez zen erraza pelikulak agertzen duen deskolonizazioaren une historikoan (1962). Aljerian duela gutxi bukatua zen Frantziaren aurkako gerra; beraz, erbesteak etsaiari laguntza eskatzea suposatzen zuen. Gainera, Yaminaren aita Aljeriar Mugimendu Abertzalearen partaidea zen, hiru urtez kartzelaturik izan zelarik.
“Ez geneukan eskolan beste haurrekin hitzegiteko eskubiderik. Ez erlijioarengatik, baizik nazionalismoarengatik. Aljeria Frantziaren aurkako gerra batetik irten berria zen eta ez zeukan zentzurik herrialde horretan dibertitzeak”
“El País” egunkariari esan zion zuzendariak (1).
Zinegilea eta bere fikziozko lehen pelikulari buruz gehiago jakiteko ikusi:
- Yamina Benguiguiren orrialde ofiziala
- Jean-Marie Ollo Molingaren Africinén kritika
- ‘Inch'Allah dimancheren’ kritica zinematografikoa Oliver Barletengatik Africultures webean
- Oliver Barleten Yamina Benguiguiri elkarrizketa Africultures webean
02. Pertsonaiak
Pertsonai femeninoak
Zouina (Fejria Deliba)
Zouina aljeriar emazte eta ama bat da. Hamar urte daramatza bere senarrarekin bizi gabe. Bibotea zeramala ere ez du gogoratzen. Bere jatorrizko aljeria bertan bera utzi behar du bere senarrak “familia biltzea” irudi juridikoaz baliatuz, bera bere seme eta amaginarrebarekin batera eskatu bait ditu. Xedapen honek nahitaezko Frantzian erbeste bat suposatzen du berarentzat.
Emakume etorkina Frantzian, bere bizia bere senar eta amaginarrebaren aginpide azpian egotera pasatzen da. Bere etxeko lau pareten artean giltzaperaturik, bere seme eta bere etxearen zainketara mugatua, “Los Mil Francos” irrati saioan soilik aurkitzen du kontsolamendua.
Kontatzeko eratik, ‘El domingo si Dios quiere’ Zouninaren ikuspuntutik kontaturik dago. Eguneroko heroi bezalako bere garapen ardatza familia muina da, etxea, espetxean bilakatua. Zouinak, bere nortasun propioa bilatu eta bere eskubideengatik borrokatuko du esparru horretan. Hala eta guztiz ere, kanpoko munduarekin bere erlazioa ez da erraza ere. Bere barrideengatik zitala, arrotza bezala ikusia da. Bere baitaren bilaketa horretan errealitate soziokultural ezberdin batean borrokatu beharra du.
Zouinaren aldaketa eta garapena Buira familia, eta zehatzago Malikaren bilaketan kokatzen da. Bidaia hau “bere heroi bide” propioa eta bere aldaketa propioa suposatuko du.
Esaten duenagatik baino gehiago ixiltzen duenagatik kontatzen duen pertsonai bat bezala, Zouinak ikusleekin enpatia lortzen du emozio gutxien bidez, funtsean.
Aïcha (Rabia Mokedem)
Zouinaren amaginarreba eta Ahmeden ama pertsonai nagusi bat da. Oso gutxi dakigu berataz, soilik gaztea zenean makil batekin jotzen zioten kolonoentzat lan egiten zuela.
Tradiziozko ohituren zaindari bezala, pertsonai kontrolatzaile eta ankerra da. Bere semearen bizia kontrolatzen du eta Zouinari tratu txarrak ematen eta menderatzen du. Ez dauka inongo interesik frantziar gizartera egiteko. Hare gehiago, Zouinari aurre egiten dio.
Zouinaren benetako zorigaiztoen motorra, pertsonaia hau bere antagonista da: ia “bilau zinematografiko” bat bezala eraikita, protagonistaren antitesia suposatzen du. Bere eginbehar narratiboa ez da gatazka dramatikoa sortzea besterik Zouinak bere helburua lortzea galarazteko. Senarraren pertsonaian zuzenean eragina dauka, Zouinaren aurrez aurre ipintzeko.
Madame Donzè (France Darry)
Madame Donzè frantziar etxekoandre heldu bat da. Bere ardura garrantzitsuenak lorategia, bere loreak eta barrideen bizia kontrolatzea da. Zouinaren familiaren eta Madame Donzèren artean sortzen diren elkarbizitze gatazkak pelikulan zenbait komedia ñabarbadura sartzeko baliabideak dira.
Etorkin pertsonak eta beraien ohiturak ongi ikusten ez duen Frantzia xenofoboa irudikatzen du. Frantziar harrera gizartearen eta ezkontzako erlazioen beste aurpegia agertzen duen Nicole Briat barride gaztea pertsonaiaren kontrapuntu narrativo argia da.
Nicole Briat (Matilde Seigner)
Nicole, Ahmed eta Zouinaren barridea da. Kosmetikoen lantegi batean lan egiten du eta dibortziaturik dago. Aljeriar etorkin pertsonekin erlazionatzeko orduan aurreritzirik ez daukan frantziar gizarteko alderdia irudikatzen du. Zouinataz kezkatzen deneko pertsonai bakarretako bat da. Laguntzen dio eta bere euskarria da. Aliatua bezala eraikitua, pertsonai honek lehendabiziko kanpo kontaktua suposatzen du eta protagonistaren euskarria. Nicole zouinak begiratu nahiko zuen ispilua bezala funtzionatzen du: bere kontrapuntua suposatzen du, eta, beharbada, bere bakardade eta zailtasunak hobekien ulertzen dituena da. Beraren bidez, Zouinak beste emakume nortasun mota ezagutzen du, baita ere lortua bere eskubideen borrokaren bidez.
Madame Manant (Marie-France Pisier)
Aljerian borrokatu duen frantziar soldadu baten alarguna da. Bigarren mailako pertsonaia da, Zouinaren kanpoko sostengutariko bat irudikatzeko eginkizuna daukalarik. Buira familia bilatzen laguntzen dio.
Pelikulako sekuentzia barregarrienetariko bat protagonizatzen du, txakur bat tanke batez kolpatua eta ondoriozko zorabioaz.
Malika (Amina Annaba)
Malika Buira Frantzian duela hamabost urte kokaturiko aljeriar emakume bat da. Zouina pelikula osoan zehar bilatzera jarduten da bi arrazoiengatik: bizi den aurkako ingurunean aljeriar familia bat aurkitzea eta bere egoera hobetzeko laguntza lortu.
Pertsonai honen bilaketak istorioaren malguki narratiboa suposatzen du, bilbea garatzea eta Zouinaren pertsonaia aldatzea egiten duena. Aurkitu ahal izateko, protagonistak zenbait oztopo gainditu beharko ditu.
Malikak, Nicolen aurkakoa irudikatzen du; Zouinak hamabost urteen buruan isladaturik ikusi nahi ez den ispilua. Etxetik ia ez da irten; kanpo munduarekin edozein kontaktu errefusatzen du eta bere borroka propioarekin protagonistak aldatzen saiatzen den egoera onartu du. Biak puntu berdinean aurkitzen dira, soilik Malika hiru bosturteko geroago.
Pertsonai maskulinoak
Ahmed (Zinedine Soualem)
Ahmed Zouinaren senarra da. Frantzira bakarrik emigratu eta gero lan egiteko, bere familia legalki biltzea erabakitzen du. Aljeriatik bere emazte, ama eta semeak ekartzen ditu. Ia beti bere amarekiko bigarren plano batean kokaturik, Ahmed bere amak Zouinari egiten dizkion zigorren esku borreroa da.
Autobuseko gidaria
Nahiz eta beraien erlazioa lehio arteko zenbait noizbehinkako begirada batzuetan oinarritzen den, gidaria Zouinaren garapenean funtsezko pertsonaia da. Zouinak hartu ezin dezakeen autobusa (zirkulazio askatasuna) eta desiratua sentitzea (bere gorputza, edertasuna eta nortasunaren kontrola) pertsonaia honek ematen dituen oinarrizko elementu sinbolikoak dira.
Orri oina oharrak: