0

Pelikula ezagutu

Hezkuntza intolerantziaren aurrean

01. Fitxa teknikoa

Fitxa teknikoa
Izenburua Buda explotó por vergüenza (Buda az sharm foru rikht)
Aurrerakina YouTuben aurrerakina ikusi
Urtea 2007
Iraupena 81 minutu
Herrialdea Iran
Zuzendaritza Hana Makhmalbaf
Gidoia Marzieh Meshkini
Banatzailea Wanda Films
Generoa Drama

02. Aurrerakina

03. Palmaresa

2007ko Torontoko Nazioarteko Zinemaldian eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko sekzio ofizialean parte hartu zuen non Epaimahairen Sari Berezia eta Otra Mirada Sariak irabazi zituen. 2008ko Berlineko Zinemaldian Bakearen Sari Bereziaz ere Kristalezko Artzaz saritua izan zen. Gainera, beste hainbat sari artean, Ankarako Flying Broom Internacional Womens Film Festibaleko Pelikula Onenaren saria lortu zuen.

Pelikularen palmares osoa kontsultatu.

04. Zergatik aukeratzen dugu ‘Buda explotó por vergüenza'?

Hana Makhmalbafek irakurtzen ikasi nahi duen neskatiko baten odisearen bidez alegi liriko bat eraikitzen du. Bakhay txikiak oztopoz eta etsaiez beteriko bide bat ekiten du, koaderno (ikasteko nahia) eta ezpainetako batez (jolasteko nahia) armaturik eta Abbas barridea edukita aliatu bakar bezala. Ekialdeko ipuin honek salaketa atzekalde gogor bat ezkutatzen du, Afganistaneko talibanen ondorengo gizarte egoeraren metafora eta alegorietatik aurrera eraikirik: baliabide gutxiko gainezka dauden eskolak, bortxakeria jokamolde eredu bezala onartzen duten haurrak, errealitate honen aurrean begiak ixten duten helduak... eta emakumeak, bai haur nola helduak, gehiegikeriarako subjektu nagusi bezala.

Errealizadoreak dokumental faltsuaren kutsua eta kontatzeko naturaltasuna elkartzen ditu, errealitatetik urruntzen dioten “ipuin dibertigarriak” irakurtzen ikasi nahi duen neskatiko batentzat hezkuntza, amets eskuraezin bat dirudien alderantzizko mundu hau irudikatzeko. H. Makhmalbafek “ze etorkizun itxoiten die gaurko haurrei, biharko helduei, bizitzen dutena bortizkeria soilik bada?” galdetzen gaitu. Esaera hau ikuslean durundatzen du pelikula osoan zehar hamaika sinbologien bidez, Bakhtayren pertsonaiaren begirada zuzenaz eta, dudarik gabe, halako izugarrikeriaren aurrean lotsagatik eztanda egin zuten buden presentzia-ez egoteaz. Hala eta guztiz ere, afganiar errealitatearen irudikapen suntsigarri honen aurrean, itxaropena altxatzen da gure haur antiheroiaren sakrifizioaren bidez: gerrara jokatzeko, edozein bortizkeri erari (datorren lekutik datorrela) etengabeko gaitzespena, bere askatasuna lortzeko.