Película Un gato en la pared Vesela Kazakova / Mina Mileva
Trailerra
Sinopsia
Brexitaren Londresen, udal-etxebizitzen komunitateko bizimodua larriagotu egingo du gentrifikazioak. Irina ama ezkongabea da, jatorriz Bulgariakoa eta arkitekto gisa arrakasta izaten saiatzen dena. Ez du subsidioetatik bizi nahi, bizilagun gehienek egiten duten moduan, eta arrakastarik gabe borrokatuko da, bizilagun horiek sistemaren kontra egiteko konbentzitzeko. Bere paretan katu bat harrapatuta agertzen denean, gatazka hasiko da Irinaren familiaren eta bizilagunetako batzuen artean.
Gonbidatua
Rubén Lasheras Ruiz. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea. Bere ikerketa-ildoek berdintasunik ezen eta gizarte-bazterketaren alorrean jartzen dute arreta.
[Migrazioa, Kultura-aniztasuna eta eskubide sozialak]
Zuzendaria
Mina Mileva animaziozko zinemako zuzendari-prestakuntza hartu zuen La Cambren, Bruselan, eta bai Sofiako Arte Eszenikoen eta Zinematografikoen Akademia Nazionalean ere. Hamarkada batean baino gehiagoan aritu zen lanean Britainia Handiko animaziozko industrian. Vesela Kazakovak antzezpena eta produkzioa ikasi zuen Bulgarian. Bere rol zinematografiko nagusiek Bulgarian eta atzerrian sari ospetsuak irabaztea ekarri zioten. Elkarrekin, film luze dokumental hauek zuzendu dituzte: Zaradi Lelia Sneje (2008), Uncle Tony, Three Fools and the Secret Service (2014) eta The Beast is Still Alive (2016). Cat in the wall fikziozko lehen film luzea dute.