Ongi etorria ematen dizugu

Munduari soako bat eginez gero, liskarrez, bortizkeriaz, arazoz eta zalantzaz beteriko eremu handi bat ikusiko dugu. Giza eskubideen urraketa eguneroko ogia da. Hala ere, inoiz baino gehiago dira eskubide horien alde diharduten gizaki eta erakundeak.

Zinema ez da bakarrik aisialdirako tresna bikain bat. Giza eskubideekiko konpromisoa nabarmentzen duten gertaera, harreman, pentsamendu eta egoerak adierazten ditu maiz baliabide artistiko horrek, eskubide guztiekin konpromisoa hartu duten eduki, irudi eta eleak proposatzen dituzten zinemagileek idatzi, zuzen- du, antzeztu eta ekoitziriko zinemak bereziki. Afrikan, Hego Amerikan, Ekialde Hurbilean eta Ekialde Urrunean sortzen ari diren zinemak -beste herrialde batzuk, gertuago daudenak ahantzi gabe- bestelako kulturak nabarmenarazteko eta elkar ezagutzeko aukerak eman ditzake, beharrezkoak baitira mundu oro- kortu honetan.

Hori horrela, GOLEM eta GIZA ESKUBIDEEN IKASGELAK (IPES-GITEk, eta Nazioarteko Amnistiak osatzen dutenak), MUNDUA ETA GIZA ESKUBIDEAK deritzon Zinemaldiko zazpigarren saioa abiarazi dute Iruñean.

Gizakien eta gizarteen arazoei loturiko nazioarteko gorabeheren berri ematen duten filmak, gai bakoitze- an adituak direnen oharrak eta ondorengo solasaldiak bilduko dira zinemaldi honetan.

Gure asmoa gaur egungo munduan interesa duten pertsonen urteroko hitzordua bilakatzea da, zinema- zaleen eta orotariko ikusleen artean Giza Eskubideak sustatzearren.

Zinema ez da bakarrik aisialdirako tresna bikain bat. Giza eskubideekiko konpromisoa nabarmentzen duten gertaera, harreman, pentsamendu eta egoerak adierazten ditu maiz baliabide artistiko horrek, eskubide guztiekin konpromisoa...Jarraitu irakurtzen »

Pelikulak