Película Cafarnaúm (Nadine Labaki)
Trailerra
Sobre la película
Nazioarteko auzitegia.
Zain, 12 urteko mutiko bat, epaile aurrean ari da.
Epailea: Zergatik jarri diezu auzia gurasoei?
Zain: Bizia emateagatik.
Gonbidatua
Begoña Pérez Eransus. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko Saileko irakaslea. Bere ikerketa-ildoek gizarte-bazterketaren esparruan eta gizarte-politiken analisian jartzen dute arreta.
[HAURTZAROA ETA POBREZIA]
Sariak
Epaimahaiaren Saria, Cannesko Jaialdian (2018).
Nadine Labaki
Zuzendaria eta aktorea, bere film guztien protagonista da. Kameraren atzean Caramel (2007) filmarekin egin zuzen debuta. Film hori Cannesko Jaialdiaren Quinzaine des Réalisateurs atalean aurkeztu zen, eta Donostiako Zinemaldian Ikus-entzuleen Saria eta Gazteena eskuratu zituen. Gero, 2008an, Donostiara itzuli zen, Epaimahai Ofizialeko kide izateko. Et maintenant on va où? (Eta orain nora joango gara?, 2011) Cannesko Un Certain Regard atalean aurkeztu zen, eta Donostiako Zinemaldiko Ikus-entzuleen Saria jaso zuen, oraingoan Europako film moduan. Capharnaüm filmak Epaimahaiaren Saria jaso zuen Cannesko Jaialdiaren aurreko edizioan.