2

Ikustaldia geroko saioa

a. Gako zinematografikoak

01. Narratiboa zinematografikoa: istorioa, bilbea eta gaia

Pelikula hasierako jazarpenak minutu gutxitan kokatzen du garatzen den testuinguru sozialean

Pie de foto: Pelikula hasierako jazarpenak minutu gutxitan kokatzen du garatzen den testuinguru sozialean.

‘Ikustaldi aurreko saioa – Gako zinematografikoak’ atalean ikusi dugun bezala, ‘Slumdog Millionaire’ ez da nabarmentzen bere garapen narratiboarengatik, baizik eta istorio eta pertsonaien eszenaratzeagatik. Óscar Duránek (1) eusten duen bezala, premisa dramatikoa (mutil txiroak bere ametsetako neska lortzen du gorabehera askoren ondoren eta, bide batez, aberatsa egiten da) zinean errepikaria da. Bestalde, guztiz klasikoa da bere forma egituran: istorioa kontatzen da gaur egungo gertaera batetik (galdeketa) sorturiko flashbecken bitartez, ‘Ciudadano Kane’, `Titanic’ eta beste hainbatetan bezala.

Istorio bat Dickensiar joeradunekoa, bat egiten duten bi argumentu harietatik aurrera eraikia: polizien galdeketa eta bere partaidetza telebista-programan. Azkenik, Jamalen iragana berreraikitzen duen eta lehiaketako galderak erantzuteko orduan bere gaitasun ustekabeko eta susmagarria argitzen duen zergatiak flashback bidezko baliabidea.

Dod Mantle, bere argazki-zuzendariak esaten zuen Boylek pelikula nola filmatu nahi zuen deskribatzeko erabilitako hitzak izan zirela: energia, erritmoa, abiadura, mugimendua, kontrolaezina. Jendeaz beteriko indiar aldiri bateko 12 minutuko polizi jazarpenak hasierako sekuentziatik aurrera jadanik adierazten zaigun sentsazioak (2). Bideoklip moduan muntaturik, jazarpenaren plano motz eta frenetikoetatik, auzoko plano guztiz orokor finko zenital batera pasatzen gara. Dharaviko auzoko egunerokotasuna agertzen gaituen ibilaldi azkar bat, bere, kolore, soinu, usai eta aurpegiekin. Nor daki zabaltze sekuentzia honentzat (onartutako omenaldia ‘Viernes Negro’ pelikulari eta ‘Trainspottingeko’ abiapuntutik edaten duena), Boyle ez ote den ‘Ciudad de Diosen’ (‘Cidade de Deus’. Fernando Meirelles. 2002. Brasil) ere inspiratu, istorioaren testuinguruan minutu gutxitan kokatzen duten beste hasiera epikoen adibide on bat.

Istorioa, hasierako sekuentzia honetatik aurrera osatzen da. Malik anaiak laguntzen ditugu bere gorabehera eta ezbeharretan. Ikusten dugu nola beraien patuek kontrako bideak hartzen dituzten, Latikaren bilaketa ekintzaren motore bezala.

02. Jamalen heroiaren bidea

Salim Latikarekin. Pertsonai femenino hau istorioaren malguki bezala funtzionatzen du

Pie de foto: Salim Latikarekin. Pertsonai femenino hau istorioaren malguki bezala funtzionatzen du.

Jamal, Salim eta Latikak osatzen dute honako “mosketari hirukotea” zeinen inguruan eraikitzen dira pelikulako bilbe eta azpi-bilbeak. Jamal, gure antiheroi partikularra irudikatzen duena, herrialde osoko heroian bilakatzen bukatzen da. Bere helburua Latika aurkitu eta berarekin biltzea da (amodiozko bilbea), lehiaketan parte hartzearen detonatzailea. Esaten dugu Jamal antiheroi bezala funtzionatzen duela ez duelako kolpean iristen zaion ospea edo arrakasta bilatzen baizik bigarren mailako moduan gertatzen zaiolakoz, alde batetik, bere amodioaren borroka honen eta bestalde “kale zakur” bizirautearen sari bezalaxe.

Interesgarria suertatzen da Jamal eta Salimen senide arteko erlazioa aztertzea heroiaren eraikuntzaren ikuspuntutik. Salim, Jamalen kontrapuntua da. Biak errealitate beratik abiatzen dira; hala eta guztiz ere, bide guztiz kontrakoak hartzen dituzte. “Kaleko mutil bat bezala bizi nahi duzu edo gizon bat bezala bizi?” bere heldutasunean zehar Salim mugiarazten duen esaldia da. Bere aukera Mumbairen antolaturiko mafiaren zerbitzura jartzea da, Jamal ordea, platerak garbitzea eta call-center batean tearen mutila bezala lan egitea aukeratzen du.

Jamalen kontrapuntu eta antagonista bezala balio izateaz aparte, pertsonai honen garapena eta aldaketa azpimarratzea garrantzitsua da. Bere haurtzaro eta nerabezaro osoan Salimek oztopo egiten dio bere nahi sakonenen lorpenean: Amitabh Bachchanen autografoa lortzea eta Latika salbatzea. Hala eta guztiz ere, azkenean “bere burua eskaintzen du” eta bere heriotzarekin posible egiten du Jamalek, azkenean, bere helburua lortzea (Latikarekin berraurkitzea) eta, zeharka, lehiaketa irabaztea lortzea. Salim orduan pertsonai gakoan bilakatzen da Jamal heroian bihurtzeko.

Azkenik, eta hirugarren mosketari bezala, Latika pertsonaiaren garapena daukagu. Itxuraz iruditu dezake protagonistaren motibazio bezala eraikia dagoela soilik bere pertsonaia, istorioa laguntzen eta sostengu bezala balio duen pertsonai bat. Baina Jamal heroiaren bidai (3) bereziarekin erlazionaturik aztertzen badugu, ikusten dugu nola tradizionalki heroien maiteak “sari” edo “donari” soil bezala irudikatzen direla ekintza heroikoaren ondoren. Hala ere, Latika protagonistaren malguki dramatikoa da, istorioa garatzearen arrazoia eta zeinengatik Jamal irabazle eta abertsan bilakatze den. Latika Jamal antiheroi izatearen arrazoia da eta, azken finean, India osoko heroia bezala.

03. Boollywoodeko begi-keinuak: Mendebaldeak Indiara begiratzen du

Tren batean bizirik irautearen bidez Malik anaien heldutasun bidaia

Pie de foto: Tren batean bizirik irautearen bidez Malik anaien heldutasun bidaia.

Bollywoodiar antzezle ezagunen antzezpen gehitzeaz gain (Freida Pinto, Anil Kapoor), industri honekiko omenaldi argia beste zenbait elementuetatik pasa egiten da soinu banda, trena ikur bezala erabiltzea, edo azkeneko eszena dantza– epilogo moduan erabiltzean bezala.

Soinu banda beti funtsezko elementu bat eta nortasun markatzailea bada Boyleren filmografian, ‘Slumdog Millionairek’ oinarri hau harropuzten du. Allah Rakha Rahman musikariak 70 urteetako disko estiloko erritmo nahaskea bat lortzen du hinduar ukitu nahasezinarekin, “qawwali ozentasun, Hindustaneko soinuak eta Mendebaldeko ehundura elektronikoen metaketa bikain bat” (4). Bat-egite hau ezin hobeki funtzionatzen du istorioari laguntzeko eta giroak sortzeko pelikulan zehar; tradizioa eta modernotasuna beste behin adierazteko indiako anbibalentzia. Ahaztu gabe Sri Lanakako M.I.A. rap abeslariaren parte hartzea, ‘Paper Planes’ eta ‘O... Sayarekin’ benetako bideoklipak eraikitzea lortzen dituena bi eszena konkretuetan: Jamal eta Salimen tren bidaia eta bukaerako dantza.

Biak trena pelikulako funtsezko ikur bezala berreskuratzen dute. “Trenbide sarea Indiari bizi ematen dion odola bezalakoa da” argitzen du Boylek. “Badago ikaragarrizko jendetza egunero hiltzen den trenbideetan gainezka dauden tren batetik erortzen direlako”. Jamal eta Salimen kasuan, erorketa honek suposatzen du, denbora elipsi zoragarriari esker, haurtzarotik neraberako igarotzea. Tren bidaiak, orduan, adierazpen askoz sakonago bat hartzen du: sarbide bidai bat da, biziraupenaren bidez pertsonaien heldutasunerako bide bat.

Azkeneko dantza pelikulak Bollywoodeko industriari egiten dizkion beste begi-keinu adibide bat da

Pie de foto: Azkeneko dantza pelikulak Bollywoodeko industriari egiten dizkion beste begi-keinu adibide bat da.

Azkeneko dantza, bollywoodiar begi-keinu modura, Victoria Terminusen garatzen da, Bombay erdigunean Britaniar Inperioak utzitako arrasto ikusgaietako bat. Seguruenik, pelikulako sekuentziarik kritikatuena da. Beharbada, maitagarrien ipuin bat den ‘Slumdog Millionaireren” epilogo bezala hartu behar dugu. Kontakizun fantastiko bat hitz egiten diguna, gainera, nola Mendebaldeak begiratzen dion Indiari (5).

Notas a pie de página: