1

Ikustaldi aurreko saioa

a. Gako zinematografikoak

01. Zuzendaritza

Danny Boyle

Argazki oina: Zuzendaria pelikularen filmazioan zehar.

Danny Boyle zine zuzendari britainiarrak ‘Shallow Grave’ (1994) eta ‘A life Less Ordinary’ (1997) bezalako pelikulak zuzendu zituen 90etan. Hala eta guztiz ere, ‘Trainspotting’ (1996) pelikula polemikoaren zuzendaritzak nazioartean ezaguna izatea egin zion. Pelikula honek beren bizitzen zentzua aurkitzen ez duten Edinburgoko heroinazale gazte talde baten biziari heltzen dio. Gero, ‘La playa’ (2000), ‘28 días después’ , ‘Millions’ (2004) eta ‘Sunshine’ (2007) bezalako izenburuak jarraitu zuten.

‘Slumdog Millionairekin’ (2008) eta bere sari ugariek zuzendaritza zinematografikoko esparruan nazioarteko ezagutza eman zion.

02. Pertsonai nagusiak

Jamal, Latika eta Salim
Jamal, Latika eta Salim

Argazki oina: Hiru mosketariak: Jamal, Latika eta Salim.

Pelikulako protagonista paperentzako interpretazio profesionalaren mundutik kanpo zeundeten hiru gazte aukeratu ziren nahiz eta zenbait telebista formatuetan esperientzia izan: Dev Patel (Jamal), Freida Pinto (Latika) eta Madhur Mittal (Salim). Nazioarteko kritikak beraien antzezlana goraipatu zuen, bereziki protagonistaren kasuan.

Protagonisten haurtzaroa Ayush Mahesh Khedekar −Jamal txikia−, Azharuddin Mohammed Ismail −Salim− eta Rubina Alirengatik −Latika− antzezturik daude. Bi azkenak Mumbaiko txabola auzo ugarietako batean bizi ziren eta pelikulako castingnean aurkituak izan ziren. Beraien bizi baldintza gogorretara bueltatzeak −Hollywoodeko xarma ezagutu eta gero− polemikan inguraturik bukatu zuen. Zuzendariari haur protagonisten bizia ez hobetzeaz salatu zioten, preseski egoera hura bera salatzeko balio izan zutenak. Rubina eta Azharuddin bizi ziren txaboletara bueltatu ziren −zenbait komunikabideen ustez 570 euro y 1.900 euro hurrenez hurren− jaso eta gero milioiak jaso zituen pelikula batean parte hartzeagatik. Danny Boylek kritikak errefusatu zituen eta salaketak ukatu zituen. Bai berak, nola produktoreek bi haurren hezkuntza eta etorkizunerako dirua lortu zutela adierazi zuten.

Prem
Prem Kapur

Argazki oina: Anil Kapoor Prem interpretatzen du, TBko aurkezlea.

Anil Kapoor oso antzezle ezaguna da Indian. Ia ehun indiar produkzioetan parte hartu du, zeinengatik hainbat sari jaso dituen, beraien artean 4 Filmfare sari, Hollywoodeko Oscarren baliokide indiarra. Nazioarteko Plan GKEak 2009an Anil Kapoorrek ‘Slumdog Millionairen’ lortutako diru-sarrera guztiak haurren eskubideen babespenerako nazioarteko kanpaina batera ematea erabaki zuenaren berria eman zuen.

03. Titulua

‘Slumdog millionaire’ pelikularako bi funtsezko kontzeptu dauzka tituluan.

Slum – dog
Slumdog millonaire, kale zakur aberatsa

Argazki oina: Slumdog millonaire, kale zakur aberatsa.

Hitzez hitz, kaleko zakurra. Indian slumnak beraien edozein hiritako auzo marjinalak dira. Gainontzeko munduan, auzo hauetan kokatutako hiri biztanleria batezbesteko %33 dagoen bitartean, indian %55ra iristen da. . Hiri biztanleriako erdia baino gehiago nekez bizi da slum batean hezkuntza, osasun-etxe, babes sozial, lan aukera, argindar eta edateko ura gabe. Hau izan da Jamalen haurtzaroa, Mumbaieko slum batean jaioa. Kaleko mutila da, ‘kaleko zakur’ bat.

Millionaire

‘¿Quién quiere ser millonario?’ kontinente guztietako 110 herrialde baino gehiagotara egokitua izan da, 1998an bere estreinalditik aurrera 'Cash Mountain' izenarekin Erresuma Batuan. Espainian 1999tik antenan dago. Bere formatua, platoa, argia, musika, aurkezle mota eta estiloa… berdin-berdinak dira pelikulan ikusten direnei.

Bestalde, terminoak nobelaz ari da zuzenki zeinetan Simon Beaufoy gidoia oinarritu zuen, −‘Q&A’ Espainian Vikas Swarupena ‘¿Quién quiere ser millonario?’ bezala itzulia− (1). Pelikulak helarazten duen mezu baikorra oso urruti dago jatorrizko nobelagandik, ilunago, dramatikoa eta itxaropenari oso kontzesio gutxirekin.

04. Teknika

‘Slumdog Millionaire’ “begietatik sartzen” den pelikula bat da. Garapen narratibo eta argumentatibo klasiko batekin (2), pelikulako gauzarik nabarmenena errealizazioa, eszenaratzea, muntaia eta fotografia dira. Danny Boyle zuzendariak Anthony Dod Mantlerekin kontatu zuen, nazioarteko zinematografiako pisu astun bat. Argazkilari hau, zenbait sarirekin nabarmendua sentsazio askotariko paleta bat erreproduzitzen jakin izan zuen irudiaren tratamenduaren bidez, ikusmen xehetasunez josia.

Modu orokorrean, eszena artean eta plano berdinaren barruan etengabeko kolore kontraste batez hitz egin dezakegu, funtsean urdina/hori-laranja.

Cameramanen (3) aztertzen den bezala: “kolore beroak, bereziki horia, Jamalen haur bizian nonahikoak dira. Telebista lehiaketarekin (urdinen sortakoa) kromatikoki kontrastatzen dute modu etengabean pelikulan zehar”. Preseski tonu haustura honek, kontraste kromatiko hauek pelikulak planteatzen duen fikzio eta errealitatearen arteko anbibalentziara eramaten gaituzte. Bi eszenatokien arteko joko horrek (fikzioa eta errealitatea) planteatzen da alde batetik, telebista saioaren bidez, non argia, formatua eta kamera, telebistakoak dira. Jamal, platotik irteterakoan, errealitatean sartzen da. Jamalen bizia benetakoa da (argia, kolorea, usaiak, erritmoa…). Anbibalentzia hau, erlazionatuko dugu bestalde, India den kontraste eta errealitate nahasmen horrekin.

Adibide bezala ondorengo fotogramako planoko konposizio eta argiztapenean arreta jarriko dugu. Ezin hobeki agertzen da pelikulako gaia: “pertsona baliogabekoenaren imajinaezin gainak lortzeko itxaropena”.

Argazki oina: Argiztapen beroa eta kamera Jamalen begien alturara bere haurtzaroari buruzko sekuentzientzat.

Argiztapen beroa eta kamera Jamalen begien alturara bere haurtzaroari buruzko sekuentzientzat

Azterketa tekniko honetan sakontzeko, arreta jarriko dugu honako elementuetan:

Eszenaren deskribapena

Jamalek kaka egiten du komun batean, bere anaiak Salimek atea zaintzen dion bitartean. Bat-batean, Amitabh Bachchan iristen da, Bollywoodeko antzezle famatu bat. Mundu guztiak autografo bat eskatu nahi dio. Salimek komuneko atea trangatzen du eta Jamali sinaduraren bila joatea eragozten dio. Baina Jamal, gehiegi pentsatu gabe, bere burua putzu beltzera botatzea erabakitzen du eta kakaz estalita artistarantz korrika ateratzen da. Lehena izanen da bere autografoa lortzen.

Argiztapenari buruz

Argiztapen nagusia argi bero bat da, ehunduraz, eguzki izpi eta bere erreflexuekin jolasten dena, lentera zuzenean jaurtitzen direnak (flare (4)). Lortutako giropena naturala da, baina ez errealista, zeren ikaragarri lazgarria den egoera hori umore gakoan kontaturik dago.

Planoaren eraikuntzari buruz
  • Ikusmen arreta gunea: Zerek erakartzen gaitu lehen, zergatik? Distiratsuena, koloretsuena edo izkinatsuena. Badago kontrasterik?
    Enkoadraketaren erdian Jamal dago, zentraturik, kameratik distantzia gutxira. Irribarre egiten du eta gorantz begiratzen du. Planotik distiratsuena da. Aurpegian jasotzen du argia, argi bero bat, lehen aipatu dugun bezala.
  • Kamera angelua: zein ikuspuntutik fokatzen da pertsonaia? Goitik behera (pikatua), behetik gora (kontrapikatua) edo neutrala. Zein da lortutako efektua?
    Jamal ikuspuntu “neutral” batetik fokaturik dago. Kamera pertsona ikuslearen begien alturara kokaturik dago. Horrela berarekin identifikazio osoa lortzen du. Badirudi pertsonaiarekin batera giltzaperaturik gaudela, bere larruan jartzen garela. Protagonista tratatzeko modu neutral hau (errepikaria haurren haurtzaroaren zatian, zeinetan kamera begien alturara kokaturik dagoen), Jamal duin bihurtzen du. Askoz errazagoa izanen zen pikatu dramatiko bat sortu gutxiagotasuna eta babesgabetasuna sendotzeko, edo bere helburuaren eskuraezintasuna markatuko zuen kontrapikatu bat. Hala ere, neutraltasuna hautatu da. Jamal duintasuna daukan pertsonai bat bezala nabarmendua da. Itxaropenean eraikitako pertsonai bat da, bere helburuarengatik borroka egiten duena penan edo errukian erori gabe.
  • Enkoadraketa mota: irekia edo itxia. Enkoadraketak aditzera ematen du, giltzaperatasuna, esparru itxia, edo sartzeko esparru erraza?
    Kuadrakea nahiko itxiaz jo dezakegu, giltzaperatasuna aditzera ematen duena (hain zuzen, pertsonaia komunean sarturik dago). Baina, argi zuzena iragazten den baorako begiradak zulotik irteteko aukera planteatzen digu; hau da, miseriatik irteteko itxaropena.
  • Eremu sakonera. Zenbat ikusmen planotaz osatzen da irudia? Zeini ematen zaie garrantzia?
    Eremu sakonera gutxi dago. Soilik bi ikusmen plano daude: pertsonaia eta komuneko paretak.

Elementu guzti hauen arabera, irudiaren eraikuntzak fotograma honen eraikuntza ikur bezala hartzeak egiten gaitu: ‘Slumdog Millionairek’ agertzen gaituena bizi diren miseriagatik ere duintasunez beteriko pertsonaiak dira; bizitzea suertatu zaien errealitatetik irteteko indar eta itxaropenean eraikitzen direnak.

Notas a pie de página: