Pelikula ezagutu
Txirotasuna eta gizarte bazterketa
01. Fitxa teknikoa
Izenburua | Slumdog millonaire |
---|---|
Aurrerakina | YouTuben aurrerakina ikusi |
Urtea | 2008 |
Iraupena | 120 minutu |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Zuzendaritza | Danny Boyle eta Lovellen Tandan |
Gidoia | Simon Beaufoy Vikas Swarupren elaberritik aurrera |
Banatzailea | Filmax |
Generoa | Drama |
02. Aurrerakina
03. Palmaresa
2008an zehar nazioarteko jaialdi nabarmenetan pelikula txalotuenetako bat izan da. Beste sarien artean, Hollywoodeko Akademiako 8 Oscarrekin saritua izan zen, 4 Urrezko Globo, 7 BAFTA Sari, National Board of Review sari, Torontoko Jaialdian eta Goya sarietan.
04. Zergatik aukeratzen dugu ‘Slumdog Millonaire’?
Jamal Malik 18 urte dauzka eta “te mutila” bezala lan egiten du tele-marketineko enpresa batean. Diruduna izan nahi duzu? lehiaketaren indiar bertsioan parte hartzen du. Harridura orokorrerako, Jamalek galderak erantzuten ditu. Erantzun bakoitzak bere iraganera eramaten gaitu. Beratan islatzen dira miseria eta Indiaren itxaropenak.
Danny Boylek eskutik eramaten gaitu indiar gizarte konplexuaren egituran eszenatoki desberdinetan zehar. Mumbaitik barna jazarpenak, azkeneko galderaren tentsioa, Jamal eta Latikak sortzen duten enpatia eta samurtasuna –mutikoa eta neskatikoaren sekulako antzezpen lanarekin–, indarkeriazko eszenatoki batean amodiozko istorio bat itxuratzen dute hunkitzen eta txunditzen gaituena. Allah Rakkhharen soinu-banda adierazgarria –M.I.A. rapera ezagunaren lankidetzarekin– eszenen intentsitatea nabarmentzen dute trebetasun osoz.
‘Slumdog Millionaireren’ haurren giza eskubideen zaurtzapena, torturaren praktika, gobernuaren ustelkeria, babesgabeko biztanleriak jasaten duen gizarte-biolentzia... salatzen da. Hala eta guztiz ere, bidegabeko ordena jasaten duten biktimek burutzen duten borroka ere erakusten da. Nahiz eta beraien egoera lazgarria izan, elkartasuna eta maitasuna indarrez azaleratzen dira. Azken finean, pelikula hunkigarri, dibertigarri eta denbora berean gogor bat da; baina bate zere bizizalea eta itxaropentsua da.