i

Sarrera

Material hau IPES Elkartearen Nazioarteko eta Giza Eskubideen Arloak* landutako “Mundua, Zinema eta Giza Eskubideak” gida didaktiko saila eratzen dutenen artean dago.

Giza eskubideak kontzeptu hutsa baino gehiago dira. Munduan eta gure hurbileneko inguruan ulertu eta jokatzeko modu bat proposatzen dute. Duela denbora bat, IPESen zinema leiho kritiko bat bezala erabiltzen dugu zeinak errealitate horretara agertzea baimentzen digun ulertu eta beragan aritzeko asmoarekin bilakaera pertsonal eta sozial batetara heltzeko.

On line formatuko Gida hau, 6 eta 8 urte tarteko haurrei zuzendurik dago. Giza eskubideetan eta giza eskubideetarako hezkuntza, urte hauetara ere zuzendu daitekeen iritzia daukagu. Gure apustua, indartu nahi ditugun jarrera eta portaera solidarioen oinarriak finkatzeko ikasketa emozional batetik hastea da. Aukeraturiko pelikuletako gaietatik aurrera giza eskubideak esanguratsuak egin nahi ditugu, baina ez arrazoizko ikasketa batetatik, baizik, gehien bat, emozionaletik.

Gida Didaktikoak gure Unitate Didaktikoen bildumara gehitzen dira, eduki tematikoak eta teknika, curriculum programazioarekin zuzenago erlazionatzen dutelarik.

“Mundua, Zinema eta Giza Eskubideak” sorta guztia, bere Unitate eta Gida multzoan, pertsona nerabe eta helduen hezkuntza arautuko irakasleei, heziketa-material hauek, zinemaren bitartez, giza eskubideetatik nazioarteko gaurkotasuna ulertzeko helburuarekin erabili dezaten.