2

Ikuskaldi geroko sesioa

a. Gako zinematografikoak

01. Dokumental trebezia

Zinemagile batek objektu, pertsonai edo gertakari bat erregistratzen duen momentutik, enkoadratzen duenari balioa ematen dio. Era berean erakusten ez duenari garrantzia kentzen dio: zinemagilearen errealitate konkretu baten ikuspuntua da. Honetaz ondorioztatzen da askotan zein helburuarekin egin den dokumentala.

Hurrengo klasifikazioaren (1) arabera dokumental zinemaren funtzio posibleak dira:

  • Grabatu, errebelatu edo babestu: edozein pieza dokumentalari atxikia.
  • Limurtu edo bultzatu: funtzio erretorikoa: hau da argumentatu daitezken eta estetikoki limurtzeko tekniken bilaketa helburu sozial eta pertsonalak lortzeko.
  • Aztertu edo eztabaidatu: entzuleriaren parte-hartze aktiboa bilatzen da planteatutako balio-judizioaren bitartez.
  • Adierazi: funtzio estetikoa da, modu dokumentalari estuki lotua.
Galderak eztabaidarako
  • ‘Promises-en’ ematen diren funtzioetatik zein uste duzu argien ematen dena?
  • Zein helburuarekin uste duzu egin dela pelikula hau?
  • Uste duzu konpromiso etiko bat existitzen dela palestinar-israeldar gatazkari dagokionez, edozein manipulaziotik alde egiteko?

02. Pertsonaiak edo antzezleak? Errealitatearen protagonistak

Dokumentalean kontakizuneko pertsonaiak eta tokiak lehenago, bitartean eta gero existitzen dira eta garrantzitsuena egiten dute alde batera utziz filma errodatzen den ala ez (2). Dokumental pentsakorren kasuetan, pertsonaiek beren begiradaren bitartez kamerara adierazten dizkiote beren pentsamendu propioak, balore edo jarrerak konturatzen diren gertakariez lagunduz horrela errealitatearen irudiari. ‘Promises’ israeldar eta palestinar mutiko eta neskatikoen testigantzatik eraikitzen da eta ez da kasuala errealizadoreek aukeratu izana , preseski neskatiko eta mutikoak, gatazkaren pertsonaiak bezala.

Un niño palestino y Shlomo

Argazki oina: Korroka bidez mutiko palestinar bat eta Shlomo erronka daukate.

Beste aldetik, adierazpenak harritzen dute beraien heldutasun eta xehetasunagatik; nahiz eta mutiko eta neskatikoak izan, ez dute iduri hitz-egiten dutenean. Egunero bizikide eta hazi egin dien gatazka baten biktimak dira. Nahiz eta ematen dituzten iritzi “helduen” gehiengoa ez ulertu, esfortzu gabe errepikatzen dituzte. Ala ere, ez diote haurrak izateari uzten... Hain zuzen, haur elementuen bidez “bestearekin” amankomuneko puntuak aurkitzen dira. Gogoratzen dugu eszena zeinetan Shlomo eta palestinar haur bat korroken bidez elkar komunikatzen direlarik edo Danielen elkarrizketako bat:

(0:42:31) Daniel.

B.Z.? Badakizu mutiko hori? Atleta? Finalak irabazi zituen? Negar egin zuen? Batzuetan gu ere negar egiten dugu karrera bat eta gero.

Galderak eztabaidarako
  • Zergatik uste duzu zinemagileek aukeratu dituztela istorio honen protagonistak bezala?
  • Askatasunarekin adierazten direla uste duzu edo, aldiz, testigantzak behartuak ikusten dira gatazkaren argudioa finkatzeko?
  • Zer iradokitzen dizu Shlomok eta haur palestinarrak kamara aurrean korroka egiten duten eszena?

(01:10:49) Shlomo.

Ezagutzen ditut zenbait guraso harreman ona daukatenak, baina haurrak ia inoiz Ez ditut arabiar haurrak ezagutzen eta ez dut bat bera ere ezagutu nahi.

  • Shlomo eta haur palestinarrak “elkarrizketa” bat hasten dute korroken bidez. Hala ere, Shlomo ez da honetaz jakitun eta palestinar haurrekin hitz-egiteko aukerari uko egiten dio, nahiz eta benetan egiten ari den. Eszena honetan ere begiraden jokoa oso adierazgarria da, zergatik uste duzu Shlomok, nahiz eta elkarrizketan sartu, jolas kideak begiratzea saihesten dituen?

03. Subjektibitatea: pertsona kontalariaren irudia, gidaria, sudurluzea edo pertsonaia?

Zinemagileek elementu espezifiko ugariaz balio dira, zeinetatik baita ikustarazten da bere ikuspuntua, begirada … iluminazioa, hartualdiaren ikuspuntua, muntaia … diren bezala eta kontakizuna edo kanpo-ahotsezko iruzkinak. Kontalari “objektibo” baten kanpo-ahotsa ezagutza absolutua transmititzeko funtzioa dauka. Kontalari orojakilearen itxura da, ez duguna ikusten baina “egia” ezagutarazten diguna.

‘Promises’ bere zuzendariaren kanpo-ahotsaren kontakizunarekin hasten da, istorioa testuinguruan jartzen duelarik. Hala ere, dokumentalean zehar, nabari dugu nola desagertzeko joera daukan. Izaera “amateurra” ikusita, filmazio ia etxetiarra, baieztatu dezakegu erabaki hau hartu zutela materialaren arakatzea aurrera zihoalarik. Pixkanaka utzi zuten protagonistak hitz-egin zezatenak izatea, argibide gehigarrien beharrik gabe.

Galderak eztabaidarako
  • Nortzuk dira benetan istorioa hau kontatzen dutenak?
  • Irudikatu dezakezu istorio bera erabat kanpo-ahotsez kontatua? Balio bera izanen zuen?

04. Muntaia: errealitateari zentzua eman

Hasierako jokuko gurpila, 'Promisesen' bukaeran su hartzen duen neumatikoan bilakatzen da

Argazki oina: Hasierako jokuko gurpila, 'Promisesen' bukaeran su hartzen duen neumatikoan bilakatzen da.

‘Promises-en’ istorioa eraikitzen da palestinar eta israeldar mutiko eta neskatikoen testigantzak kontrajartzearen bitartez.

Hain zuzen ere, parez pareko muntai honek balioa ematen dio dokumentalari. Ala ere ez dago argi baieztatu dezakegun bi taldeek diskurtso homogeneoa daukatenik beren artean.

Galderak eztabaidarako
  • Gogoratzen dituzu momentuak zeinetan ikuspuntu bera partekatzen dutenik, talde desberdinetakoak izan arren?

Gibel solasa “Bi urte eta gero” hurrengo elementutik aurrera eraikitzen da:

  1. Mutiko eta neskatikoen testigantzak elkartzea eta bi urte geroago .
    Danielen azken hitzak berreskuratzen ditugu: “Bakea izatea nahi dut, benetan. Baina ez nago horretan egunero”. Testigantza hau oso garrantzitsua da “errealitatearen” berreraikitze zinematografikoarentzat. Gatazka jarraitzen du, “makurrera” Farajek dion bezala eta hala ere Danielek zintzotasunez adierazten duenez bakearen lorpena ez ditu bere eguneroko pentsamenduak zuzentzen. Gelditzea bakarrik topaketaren agintzarekin dokumentalean erreala den bilaketa hutsalduko luke. Honela, mutikoek eta neskak planteatzen duten errealitatea betetzen da bakoitzak gatazkari buruz sentitzen duenarekin bi urteren diferentziarekin.
  2. Gurpilaren ikusizko metafora pelikularen hasieran.
    Pelikula hasierako irudietako batekin bukatzen da:karrikan zehar errodatzen duen gurpil bat, hasierako irudian gurpila sekuentziako mutiko eta neskentzat jostailu bat da. Hala ere, gibel solasean kale-borroka baten erdian gurpila sutan agertzen da.
  3. Ospitale-zentro baten sekuentzia non emakume palestinar eta israeldarrak erditzen duten.
    Sekuentzia bukatzen da “Bakea” hitza zenbait hizkuntzetan, beraien artean hebreera eta arabiarra, duen artilezko xal betetan inguraturik dagoen haurtxo baten irudiarekin..
Galderak eztabaidarako
  • Nola erlazionatzen duzu gibel solasa pelikularen izenburuarekin, ‘Promises’?
  • Bukaerako hiru zati hauek ze hausnarketak iradokitzen dizkizu, bai bakoitza bere aldetik nola oro har?

Orri oina oharrak: