Ikuskaldi aurreko sesioa
a. Gako zinematografikoak
01. Zinema dokumentala: eraldatutako errealitate bat
Dokumental generoa, fikziozko zinema eta informaziozko ikus-entzunezko generoaren arteko desberdintasunetaz hausnarketa egiten dugu:
Fikzio zinema
Bernardo Bertoluccik baieztatzen du zinema begirada dela, ikus puntua, gauza anitz batera ikusi eta ordenatzen jakitea era konkretu batean eskaintzeko helburuarekin, ideiak, kontzeptuak, grina... transmititzeko. Zinemak fikzio eta errealitate nahasten ditu eta errealitate hori sinesgarritasunez isladatzen saiatzen da.
Zinema dokumentala generoa
Enrique Martínez Salanova-k (1) aipatzen duen bezala, “Dokumentala errealitatetik hartutako materialen oinarrien gainean egindako zinema da. Fikzio batetan errealitate bat existitzen da, eraikitzen den ”errealitate” bat, gehienetan, egilearen sormenezko begiradaren pean, historia bat sortu eta desmuntatzera jokatzen dena pertsonai batzuk antzezteko eta horrela ahalik eta sinesgarria den produktu bat sortzeko. Aldiz, dokumental batean, “errealitate” hori azaleratzen da gertakari erreal baten ondorioz, filmea egiten duen pertsonaren begirada pean askotan itxuraldatu edo zuzenean ezkutatu nahi dena testigantza batek frogan bihurtzen du. Nola ezagutzen den jakin den bezala , errealitatea era askotan ikusten da, jasotzen dituen eraginen arabera, bai faktore historiko, kultural edo ideologikoen arabera”
.
Informazio generoa
Gaur egun, soilik edukiera informatiboekin ikusten ditugun ikus-entzunezkoak (erreportaiak, albisteak, eta abar...) errealitate eta fikzioaren arteko mugak oso lausoturik daude. “Printzipioz, baliabide zinematografikoen erabilera esakuntza informatiboetan eraginkorra izen daiteke, era atsegin eta ulergarriago batez komunikatzeko ahalmena areagotzen baita”
(2). Hala ere, teknika hauen erabilera informatzen duena errealitatea faltsutzera eramaten ahal dute, gainera ikusleengan nolabaiteko nahasketa eragin dezake, gero eta zailtasun gehiago daukatela fikzio eta errealitatearen artean desberdintzeko.
‘Promises-ek’ komunikabideetan ikustera ohituta gauden errealitate guztiz desberdina planteatzen digu. Dokumental generoan kokatua, itxuraz horren hurbilekoa “erreal” “egiazko” edo “benetakoa” den edozein albistegi atalera, ‘Promises-ek’ beste ikuspuntu bat eskaintzen digu (aunitz eta ezberdin, egiazki), gatazka bera eta errealitate bera bati buruz. Ikusiko dugu nola ‘Promises-ek’ palestinar-israeldar gatazkaren errealitatea berreraikitzen du aukeratutako pertsonai batzuen bitartez, testigantzen kontrajartzeekin, beraien bilbeak elkartzea egiteagatik eta pelikula ixten duen gibel-solasarekin.
02. Zuzendaritza
Argazki oina: B.Z. Goldberg, Justine Shapiro eta Carlos Bolado.
“Jerusalemen filmazio guztian zehar elkarrekin bizi izan ginen.Ekialde Ertainaren gatazkaren gure bertsio ezberdinak irudikatu genituen. Hitz egin genuen. Borrokatu genuen. Eztabaidatu genuen. Oihukatu genuen. Garrasi egin genuen. Elkar musukatu genuen. Istorioak amatu genituen. Kameraren materiala gauero begiratu genuen hurrengo egunetako errodajea antolatzen. ‘Promises’ ez zen egiten ahal norbait israeldar edo palestinarragatik. Gatazka barrutik bizi duen pertsona gauza asko ziurtzat ematen ditu”
(3)
Justine Shapiro. Judutar jatorriko hegoafrikarra da. Bere familiaren parte bat II Gerrate Mundialean Auschwitzeko esparruan eraila izan zen. Bere lanagatik Lonley Planeten, Justine 40 herrialde baina gehiagotatik bidaiatu da. B.Z. Goldberg bere lagunarekin batera, Neskatiko eta mutikoen Ekialde Ertaineko zorigaitz eta gatazkaren botereko ikuspuntuan jakin-mina bera zeukatela jabetu ziren. Horrela sortu zen ‘Promises’ proiektua.
B.Z. Goldberg. Boston-en jaio zen, baina Israelen hazi zen Jerusalemen kanpoaldean. New York University Film School-era joan zen. 1987an, Intifadaren hasierarekin batera, Jerusalem-era bueltatu zen telebistan albisteak ekoizteko. 1995ean gero ‘Promises-en’ protagonistak izanen ziren neskatiko eta mutikoak ezagutu zituen.
Carlos Bolado. Mexiko-ko Universidad Nacional Autonomoan zinematografia eta soziologia ikasi zituen. Bere filmografian, nabarmentzen dira ‘Bajo California: el límite del tiempo’ (1998) eta ‘Tlatelolco’ (2010).
Ezagutu gehiago ‘Promises’ proiektuaren jaiotzari buruz
03. Mutiko eta neskatiko protagonistak
‘Promises-ek’ sei mutiko eta neskatiko baten (4) iritziak eta bizipenen bitartez Israel eta Palestinako herrien arteko gatazka erretratatzen ditu. Jerusalem eta bere inguruan bizi dira, bakarrik 20 minututako distantziara baina ez dute elkar ezagutzen. Gatazka, bere zergatia eta ebazpenerako eragozpen nagusiak azaltzen dituzte. Parte hartzen duten elkartearen bozeramaileak dira. Beraien testigantzan antzematen ditugu judutar ortodoxia, Hamas-en jarraitzaileak, judutar kolonoen eta errefuxiatu palestinar pertsonen aldarrikapenenak. Beraien baieztapenak sendoak dira, kontzientzia politikoen eragina daukate harritzekoa den adin hauetako mutil eta neskatikoetan. Ez aukera gutxitan, beraien hitzen gogortasunak hunkitzen du sufritzen duten biolentziaren islapena den beraien hitzen gogortasuna. Hala ere, koraza horren gibelean, 10 urtetako mutiko eta neskatikoen freskotasuna, joko, irribarreak eta egonezinak azaltzen dira. B.Z.-ren eskutik, elkarrizketari eta dokumentalaren zuzendari-kidea, Yarko, Daniel, Shlomo, Moishe, Faraj, Mahmoud eta Sanabel-ek gatazkan nahastuak dauden pertsona helduek erantzuteko gai ez diren galderei erantzuna ematen diote bakea posiblea da? Zer egin dezakezu zu?
Yarko eta Daniel
Yarko eta Daniel bikiak dira. Jerusalem-eko judutar sektorean bizi dira, baina ez dira erlijiosoak. Beren aitatxiaren irudia miresten dute, Shoah-tik bizirik atera zen eta argi esaten die ez duela Jainkoan sinesten. Beraiek, B.Z.-rekin zuzendari-kideetako batekin Aieneen Harresia bisitatzen dutelarik, aitortzen dute gizon bizardun, beltzez beztituak eta zorroztasunez beraien otoitzak murmurikatzen literalki ‘beldurra’ ematen diete.
Mahmoud
3 belaunaldiz gero, bere familia kafe eta ongailuen denda baten jabe da Hiri Zaharreko musulman auzoan. Mahmoud musulmana da eta Hamás-en jarraitzailea dela dio.
Shlomo
Mutiko ultra-ortodoxo judutar bat da Estatu Batuetan oso ezaguna den errabino baten semea. Jerusalem-eko Hiri Zaharreko judutar auzoan bizi da. Shlomo egunean hamabi orduz Torah ikasten du. “Uste dut Torah tanke bat bezala dela, tanke batek egin dezakeena Torah-k ere egin dezake”.
.
Sanabel
Deheishe-ko biztanleri errefuxiatuen esparruan bizi da hamaika mila pertsona palestinarrekin batera. Bere aita, kazetaria eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen kidea,israeldar espetxe batean bi urte espetxeratuta badarama epaiketa gabe. Dantzaria da eta ohiko palestinar dantzaren bitartez bere herriaren istorioa kontatzen du. “Ez dut ezagutzen palestinar mutiko bat bera ere saiatu dena gure egoera mutiko israeldar bati azaltzen”
.
Faraj
Sanabel bezala, palestinar errefuxiatua da eta Deheishe-n bizi da. Bost urtetan ikusi zuen nola israeldar soldadu batek bere laguna Basam hiltzen zuen. “Soldadu hura erditik zatitzeko gogoa izan nuen”
. Faraj-en ametsa Ras Abu-Amar-era itzultzea da, bere familia kanporatutako herria. “Ni ezin banaiz bueltatu, nire seme eta bilobei giltza emanen diet, nire aitona-amonek niri eman didaten bezala”
.
Moishe
Beit-eko judutar kokalekuan bizi da. Eskuin muturreko kolono israeldar famili baten kidea da. "Jainkoak Abrahami lurra eman zion baina arabiarrak iritsi ziren eta beraz jabetu ziren"
. Moishek ez du palestinar mutikorik ezagutu nahi. Ezta hurbiletik ikusi ere.
Orri oina oharrak: