Bakerako baldintzak
01. Vals con Bashir
Izenburua | Vals con Bashir |
---|---|
Aurrerakina | Mira el tráiler |
Urtea | 2008 |
Iraupena | 87 minutu |
Herrialdea | Israel |
Zuzendaritza | Ari Folman |
Generoa | Drama animazioa |
Sinopsia
Lagun zahar batek pelikulako zuzendariari etengabean 26 zakurrek jarraika dituen amesgaiztoa daukala esaten dio. Biak, 80 urtetako hasieran, Libanoko gerratean zehar israeldar Gudarosteko soldadu bezala egin zuten misio batekin erlazionatuta dagoenaren ondorioa ateratzen dute. Ari Folman, bere bizitzako denboraldi hartaz ezertaz ez dela gogoratzen ohartzerakoan, harritzen da. Jakin minaz bultzaturik, mundu osoan sakabanaturiko lagun eta kide zaharrekin hitz-egitea erabakitzen du. Momentu horietaz eta bere buruaz, egia ezagutu beharra dauka. Zuzendariak, behin eta berriz haztakatzen du eta bere oroitzapenak irudi surrealista moduan berriz agertzen dira.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Vals con Bashir’?
“Gerra alferrikakoa da. Infernu bat”. Ari Folmanen iritzia da, bere oroimenaren putzu iluneranzko jaitsiera burutzen duena eta suntsipen eta basakeriari aurka egiten diona. Amesgaiztoa, 1982ko irailan, libaniar milizia falangistaren eskutik, Israeldar Gudarostearen baimen eta babesarekin, Sabra eta Chatilako (Libano) eremutako palestinar biztanleriaren sarraskia da. ‘Vals con Bashirrek’, gerra horretan parte hartu zuten zenbait soldaduen kontzientzia txarrean eta halako traumetan sakondu nahi du, israeldar gizarte beraren kontraesanen islada bezala. Israelen erantzukizun politikoak eta giza psikologian, bortxakeriak dauzkan ondorioak, zinema kontakizun txundigarria osatzen dute. Baina, era berean, gatazka honetako biktima nagusien protagonismoari (edo ezari) buruz, palestinar biztanleria, gogoeta egiteko bidea ematen digu, eta baita zinemaren gizarte eginkizunari buruz.
Animazio klasiko, flash, 3D teknika txundigarri batez eta Max Richterren musika indartsuaz, dokumental bikain honek benetako eszenak eta onirikoak nahasten ditu indar sortzailezko ekitaldi indartsu batean.
Orduko kritikak, Israelen Libanoko gerraren aurkako mobilizazioak eragin zituenak ere, orain, gero eta zorrotzagokoa eta, palestinar-judutar gatazkan, giza eskubide eta bortizkeriaren artean aukeratu beharra duen judutar biztanleriaren gehiengoaren isiltasunean eta sorgortasunean bilakatu da.
Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
- Kritika nagusien laburpena pelikularen web ofizialean
- Ikuspuntu ezberdinak eskaintzen dituzten bi kritika
- Javier Ocañaren kritika El Paísen
Ari Folman ezagutu
02. En el valle de Elah
Izenburua | En el valle de Elah |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘En el valle de Elahren’ aurrerakina |
Urtea | 2007 |
Iraupena | 120 minutu |
Herrialdea | Estatu Batuak |
Zuzendaritza | Paul Haggis |
Generoa | Thriller |
Sinopsia
Hankek (Tommy Lee Jones) gerrako beterano estatubatuarra, Mike bere semearen desagerpena ikertu behar du, Iraken destinatutako soldadua bere basea misterioski eta baimenik gabe utzi duena. Sanders detektibea (Charlize Theron) eta bere emaztearen (Susan Sarandon) laguntzarekin, bere semeak Iraken izan zituen esperientziak gogora ekarriko ditu. Aurkitzen duena, bere balioak eta bere bizitzako oinarriak zalantzan jartzera eramanen dio.
Zergatik aukeratzen dugu ‘En el valle de Elah’?
'En el Valle de Elah' ez da Irakeko gerrari buruzko analisi bat, baizik eta, ulertzen ez duen gerra baten gizarte-kostuak jasotzeko ez-gai den gizarte baten erradiografia. Hank (erretiratutako polizi militarra) ereduzko abertzale bat da barkamena eskatzen eta bere balore sistema krisian dagoela onartzen ikasi behar duena. Uste sendoko beterano honi begietako benda erortzen zaio. Bere semearen Irakeko hondaketa ikusten du, aintzinako soldaduen arteko laguntasuna izuikaratik ihesaldia, droga, prostituzioa edo heriotzaren anestesiaren pean eta ikusten du nola gezurrak alferrik saiatzen den bere barrualdean harrak jandako zuzentasun irudi bat mantentzen.
'En el Valle de Elah', Haggisek, I-11 geroko iparramerikar gizarteari egiten dion azterketa da. Gizarte mailara jasoak diren hainbat zehaztasun sinbolikoaz baliatzen da, laguntza ezaugarri bandera, desagerturiko Miken aita eta aman arteko susmo eta mesfidantzak, arrazakeria eta lan eremuko matxismo izkutatua, edo beste gizarte porrot bat bezala ageri den famili zatiketa bezala. Azken finean, bere biktima zuzenetan eta bizi irauten dietengan gerrak eragiten duen gizatasun kentzearen aurkako arrazoibide sendo bat.
Gehiago jakiteko
Palmares osoa kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Paul Haggis ezagutu
03. Promises
Izenburua | Promises |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘Promisesen’ aurrerakina |
Urtea | 2001 |
Iraupena | 110 minutu |
Herrialdea | Israel eta Estatu Batuak |
Zuzendaritza | Justine Shapiro, B.Z. Goldberg eta Carlos Bolado |
Generoa | Dokumentala |
Sinopsia
Zazpi neskatiko eta mutiko palestinar eta israeldar erakusten digute beraien bizia leku batean, non gerra eta sufrimendua zerbait naturala bezala bereganatu duten. Hiru urtez egindako elkarrizketen bidez, beraien ametsetaz, helburuez, ezinegonaz, beldurraz eta itxaropenez hitz egiten dute, beraien gizarteen berri ematen dute baina beraien helburuak ere azaltzen dituzte.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Promises’?
‘Promises’ hitz egiten digu gure “etsaia” ezagutzearen beldurraz izaera guztietako gatazkak ekinstatzen dituen zimendua. Baina, gainera, konfidantzatik baimentzen den elkartzea, enpatia, gizatasun sakonetik sorturiko komunikazioa, bakerako bide eta promesa bat dira.
‘Promises-ek’ osagaiak ematen dizkigu analisietan orokorra ez den ikuspuntu bat gehitzeko, nahiz eta funtsezkoa izan: generoaren ikuspuntua. Gatazka palestinar-israeldar eszenatoki konkretu horretan, begiratu dezakegu egoera orokor bat bi gizartetan: menpekotasun egoera eta emakumeen desberdintasuna, gizartearen antolamendu patriarkalaren isladapen zuzena bezala, emakume eta gizonen botere banaketa desberdinean oinarritzen dena. Egiztatzen dugu emakumeek ez dutela ahots propioa gatazkaren erabakian eta gizonek gobernatzen duten gizarte baten menpean bizi direla. “Promises-en” hain zuzen ikus daiteke espazioen erabilera: gizonek espazio publikoa menperatzen dute eta emakumeak espazio pribatuak okupatzen dituzte. Halaber, “Promises-ek” bakerako espazioen eraikuntzan zenbait emakumeen taldeen idei eta esperientzia zehatzak jakitera emateko aukera eskaintzen digu.
Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Justine Shapiro, B.Z. Goldberg eta Carlos Bolado ezagutu
04. Buda explotó por vergüenza
Izenburua | Buda explotó por vergüenza (Buda az sharm foru rikht) |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘Buda explotó por vergüenzaren’ aurrerakina |
Urtea | 2007 |
Iraupena | 81 minutu |
Herrialdea | Israel |
Zuzendaritza | Hana Makhmalbaf |
Generoa | Drama |
Sinopsia
Talibanek suntsitutako buden estatuaren azpian oraindik milaka familia bizi dira. Bakhtay, sei urtetako afganiar neskatiko bat, barrideen semeagatik, bere Kobazuloaren aurrean alfabetoak irakurtzen dituena, eskolara joateko bultzatua da. Modu anker batean jolasten diren haur batzuegatik erasotua da eskolako bidean, inguratzen dien gizarte horren bortitzaren islada. Haurrek, Bakhtay harrikatzeko intentzioa dute, buda antzera suntsitu edo bere contra tiro egin amerikarrek koba laberintoan egin zuten bezala. Bere ama-hizkuntzako alfabetoak ikasteko oztopo hauek gainditzeko gauza izanen da?
Zergatik aukeratzen dugu ‘Buda explotó por vergüenza’?
Hana Makhmalbafek irakurtzen ikasi nahi duen neskatiko baten odisearen bidez alegi liriko bat eraikitzen du. Bakhay txikiak oztopoz eta etsaiez beteriko bide bat ekiten du, koaderno (ikasteko nahia) eta ezpainetako batez (jolasteko nahia) armaturik eta Abbas barridea edukita aliatu bakar bezala. Ekialdeko ipuin honek salaketa atzekalde gogor bat ezkutatzen du, Afganistaneko talibanen ondorengo gizarte egoeraren metafora eta alegorietatik aurrera eraikirik: baliabide gutxiko gainezka dauden eskolak, bortxakeria jokamolde eredu bezala onartzen duten haurrak, errealitate honen aurrean begiak ixten duten helduak… eta emakumeak, bai haur nola helduak, gehiegikeriarako subjektu nagusi bezala.
Errealizadoreak dokumental faltsuaren kutsua eta kontatzeko naturaltasuna elkartzen ditu, errealitatetik urruntzen dioten “ipuin dibertigarriak” irakurtzen ikasi nahi duen neskatiko batentzat hezkuntza, amets eskuraezin bat dirudien alderantzizko mundu hau irudikatzeko. H. Makhmalbafek “ze etorkizun itxoiten die gaurko haurrei, biharko helduei, bizitzen dutena bortizkeria soilik bada?” galdetzen gaitu. Esaera hau ikuslean durundatzen du pelikula osoan zehar hamaika sinbologien bidez, Bakhtayren pertsonaiaren begirada zuzenaz eta, dudarik gabe, halako izugarrikeriaren aurrean lotsagatik eztanda egin zuten buden presentzia-ez egoteaz. Hala eta guztiz ere, afganiar errealitatearen irudikapen suntsigarri honen aurrean, itxaropena altxatzen da gure haur antiheroiaren sakrifizioaren bidez: gerrara jokatzeko, edozein bortizkeri erari (datorren lekutik datorrela) etengabeko gaitzespena, bere askatasuna lortzeko.