Bortizkeria geletan
Bortizkeria geletan
01. Elephant
Izenburua | Elephant |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘Elephanten’ aurrerakina |
Urtea | 2003 |
Iraupena | 77 minutu |
Herrialdea | Estatu Batuak |
Zuzendaritza | Gus Van Sant |
Generoa | Drama |
Sinopsia
Elephantek, Estatu Batuetako ikastetxe bateko zenbait nerabeen bizia aurkezten digu. Edozein eguna dela dirudi, badaude klaseak, futbol partiduak, pasillotan berriketak... ezagutzen dugun ikasle bakoitzarentzat, ikastetxea esperientzia ezberdina da: bizigarria, traumatikoa, bakartia, gogorra, atsegina... baina, ikastetxean bi ikasle armatu sartzerakoan, normaltasun itxura desagertzen da.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Elephant’?
Gus van Santek 11-S geroztik Estatu Batuetan bortxakeriaren bereizi gabeko erabilera azterketa bat egitea saihesten du. Beraren arrakasta handienetariko bat da. Zuzendariak, kontenplaziozko pelikula bat proposatzen digu, bere helburua ikastetxe batek eskaintzen duen eszenatoki zabalean nerabeen portaera ikustea izanik. Ikastetxeko pasillo zabaletan sartzen gaitu; bere protagonistei jarraitzen diegu eta sarraski aurreko momentuetan laguntzen diegu. Ikasleen ikustea klasean interes gutxiago dauka, inongo irakasle edo pertsona helduen begiradatik kanpo dauden lekuetan, zeinen aurrean beraien portaera apaindu behar dutena.
‘Elephant’ lekuko pelikula bat da, ez duena bortxakeriaren arrazoiak aztertzen, baizik beraren ondorio lazgarriak. Intentzio honekin, Van Santek bere pertsonaien trataeran planteamendu sinpleak edo manikeoak saihesten ditu. Estereotipoetatik eta pertsona horien jokaera bortitzak azaldu dezaketen ohiko azterketa soziologikoetatik aldentzen da. Zer edo zer gehiago agertzen du: nerabetasunaren, bortizkeriaren eta gizarte oso baten inkomunikazioaren irudikapen sakon bat.