4

Kontsumismoa eta jasangarritasuna

Kontsumismoa eta jasangarritasuna

01. Super Size Me

Fitxa teknikoa
Izenburua Super Size Me
Aurrerakina Ikusi ‘Super Size Meren’ aurrerakina
Urtea 2004
Iraupena 101 minutu
Herrialdea Estatu Batuak
Zuzendaritza Morgan Spurlock
Generoa Dokumentala
Sinopsia

Morgan Spurlockek zabor-janaren ondorioak aztertzen ditu bere gorputz beran. Hilabete batez, McDonald’sean jango du soilik hiru aldiz egunean. Aldizka medikura joanen da bere dieta berriaren ondorioak aztertzeko. Honela, bizimodu honek pertsonen osasun fisiko eta psikologikoan daukan ondorioak eta janari lasterraren industriak daukan eragina ezagutuko dugu. Emaitzak txundigarriak izanen dira.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Super Size Me’?

Nahiz eta ‘Super Size Me’ Morgan Spurlock zuzendariaren erokeri bat iruditu, dokumental hau pasadizo hutsa izatetik haratago dago, iparramerikar gizartearen azterketa beldurgarri batean bilakatuz -biztanleriaren %60ak gehiegizko pisua edo gizentasuna jasanik- eta hedaduraz, edozein kontsumo-gizartearena. Pelikularen hasierako tonua, ‘MTV’ tankerako barregarria eta aldizkakoa, ikerketari eta ikuspen dramatikoari bidea ematen dio: Spurlockek, ostalaritzako, osasun, publizitate, administraritza langile eta nerabeen testigantza zintzoak aurkezten dizkigu, beraren hondaketa fisiko eta psikologikoa irudikatzen duen bitartean.

‘Super Size Mek’, gizarte eta ingurumena mailan eutsiezina den kontrolik gabeko kontsumora bideraturiko bizimoduari buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Ikusten dugu nola janari-lasterren konpainia handien merkataritza interesek, elikadura ohiturak markatzen dituzten, publizitate eta marketin kanpaina basatiez lagundurik. Beti gehiago kontsumitzera zirikatzen gaituen sistema eskizofreniko bat, baina beti benetakotasun askoz gutxiagoko edertasun kanonetara mugatzera.

‘Super Size Mek’ esperimentuz daukana gainditzen du, ekonomi eta gizarte ikuspuntu batetik, elikadura mota honen gertakariari buruzko ezinbesteko dokumentala izateko. Spurlockek jendeari pasa diezaiokeena garrantzi gutxienekoa dela uzten du agerian: dena balio du kontsumitzen jarraitzen den bitartean!

Kontsultatu kritika nagusienak
Kontsultatu kritika nagusienak
Morgan Spurlock ezagutu

02. Wall·E

Fitxa teknikoa
Izenburua Wall·E
Aurrerakina Ikusi ‘Wall-Eren’ aurrerakina
Urtea 2008
Iraupena 103 minutu
Herrialdea Estados Unidos
Zuzendaritza Andrew Stanton
Generoa Animazioa
Sinopsia

2215. urtean, gizakiek lurra bertan behera utzi dute, sortzen dituzten hondakinak kudeatu ezinean. Lurra robotizaturiko garbiketarako batailoien esku uztea erabakitzen dute. Lurra berriz ere bizitzeko egokia izatea itxoiten duten bitartean, makinek edozein giza zeregin ordezkatzen duten espazio-ontzi batean “bizi” dira. Guztiz boteretsua den “Bonbazia handian erosi” enpresa (hondamendiaren eragilea kontsumoaren buru izandakoa) pertsonen biziaren kudeaketaz arduratzen da. Bere goiburua, “Zoriontsu izateko behar duzun guztia daukagu”. Wall-E Lurrako biztanle bakarra da. Zabor biltzailea den robot honen bizi lasaia Eva, Lurran bizi errestoak bilatzeko bidalitako makina eraginkorra ezagutzen duenean goitik behera aldatzen da. Eva konturatzen da, Wall-Ek konturatu gabe planetaren etorkizunaren irtenbidea aurkitu duela. Momentu horretatik, Lurra salbatzeko galaxian zehar abentura bati ekiten dioten.

Zergatik aukeratzen dugu ‘Wall·E’?

Akatsik gabeko teknikaren trataerak kutsaduraren beroa sentiarazten gaitu, zaborra usaindu, Wall-Eren bakartasunaz errukitu eta berarekin hunkitu bere altxorrak zaborraren artean aurkitzerakoan. Hiperrealismo zinematografiko hori, hain zuzen ere, ikusten dugun irudia gure benetako munduarekin lotzen laguntzen gaituena da. Ingurumenaren etengabeko suntsipena eragiten duen eta gure giza erlazioak arriskuan jartzen dituen garapen eta elkarbizitza ereduari kritika bat da.

Pelikulak gure kontsumo ereduaz hausnartzera eragiten gaituen indar eta sendotasun berarekin, bizia berreraiki daitekeen konfiantza azaleratzen da. Wall-Ek EVAruntz daukan maitasuna eta hondamendiaren erdian biziraun duen landare txiki baten aurkikuntzak, gainontzeko pertsonaietan aldaketak pizten ditu. Zenbait adibide: “definitu lurra, itsasoa, dantzatu” ontziaren komandanteak bere buruari egiten dion lehendabiziko galdera da; eskua lehendabiziko aldiz ematen diren gizon eta emakume baten kontaktua, batera gehiago direnaren aurkikuntza… guztiengandik sortzen da ontziaren agintea berriz hartzeko erabakia eta Lurran oinak jartzearena. Wall-Eren abenturak oreka, errespetu eta sintoniako eszenatoki berri batean gure giza erlazioak berreraikitzera gonbidatzen gaitu.

Para saber más
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Andrew Stanton eta Pixar lantegia ezagutu