Emakumeak eta irudikapen berriak
Emakumeak eta irudikapen berriak
01. Yo soy la Juani
Izenburua | Yo soy la Juani |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘Yo soy la Juaniren’ aurrerakina |
Urtea | 2006 |
Iraupena | 91 minutu |
Herrialdea | Espainia |
Zuzendaritza | Bigas Luna |
Generoa | Drama |
Sinopsia
Juani, Madrilgo hiri-inguruko gazte bat da. Bizia ez du bere aldera, merkataritza-gune batean kutxazain gisa lan egiten du, bere familia diru egoera txar bat igarotzen du eta bere senargaiak, “el Jonahk”, traizionatzen du. Bere egoeraz nazkaturik, guztiarekin hausten du eta Madrilera doa bere antzezle ametsaren bila. Vane Bere lagunarekin lortzeko bidea ez dela erraza izanen konturatuko da, baina bera prest dago lortzeko, zeren Juani gainena da.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Yo soy la Juani’?
Pelikulako protagonista “la Juani” da, edozein hiri inguruko auzo bateko choni bat. Bigas Lunak ñabarduraz beteriko erretratu femenino bat osatzen du, ‘Jamón, jamón’ edo ‘Bámbola’ bezala irudikapen patriarkal azpiratzailera mugaturiko bere beste pertsonai femenino hipersexuatuetatik urruti. Ausarta, arriskatua eta independentea, “la Juanik”, bere etorkizuna zigortu dezakeen aurkako ingurugiro batetik libratu nahi du. Bidean “la Vane” bere lagunak laguntzen du, aukerarik gabeko mundu horretatik ere ihes egin nahi duenak. Emakume hauen arteko erlazioa ez da lehiakortasunetik eraikitzen, baizik eta bizirik irauteko estrategia bezala aurkezten da.
La Juaniren errebolta, amets bat lortzeko joatean zehazten da: antzezlea izan. Bere nahiak errealitate gogor, hipokrita eta arrakero batekin topo egiten dute. Nahiz eta baliabide ekonomiko urriak eduki eta ia kultur prestakuntza gabe, aurrera ateratzeko ausardiaz borrokatzen da. ‘La Juanik’, bere gainditze eta aukeratzeko ahalmena frogatzen ditu. Baina bere desobedientzia nagusia, bere senargai, “el Jonahrekin” bere erlazioa gainditzean zehazten da, ez duena soilik traizionatu, baizik eta bere askatasuna ere mugatzen duena.
Hip-hop, gasolindegi, poligono, kotxe lasterketa, tunning eta imitaziozko bitxien kolpe eta erritmora, Bigas Lunasek, bideoklipetik hurbil dagoen itxura baten bidez, bere XXI. Mendeko hasierako gazteri poligonera berriaren ikuskera sortzen du. Elementu hauek, pelikulari gazte jendearekiko hurbiltasuna ematen diote, istorio eta pertsonaiekin berehalako identifikazioa erraztuz. Irudiek eta musikak -testua gainditzen dutenak- eta muntaia kementsu batek, ezinbesteko erritmoa ematen dute.
Baina, batez ere, Verónica Echegui antzezleak -bere pertsonaian bikaina- gaur egungo gazte honen ikuspuntuarekin aburu berdina izatea egiten du, sendoa eta borrokalaria, inongo dudarik gabe emakumeekin bidegabekoago den gizarte baten zailtasunei eta aukera faltei nagusitzen dena.
Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Bigas Luna ezagutu
Erlazionaturiko berriak
02. Nacidas para sufrir
Izenburua | Nacidas para sufrir |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘Nacidas para sufrirren’ aurrerakina |
Urtea | 2009 |
Iraupena | 112 minutu |
Herrialdea | Espainia |
Zuzendaritza | Miguel Albaladejo |
Generoa | Komedia beltza |
Sinopsia
Flora, 72 urtetakoa, ezkongabea eta herri txiki batean bizi da. Beti bere ahaideen zainketara egon da, lehendabizi bere ahizpa, oso gazte hil zena eta gero bere iloba umezurtzez. Denbora pasaz doa eta ez dauka jadanik nor zaindu. Orduan, bere zahartzaroa heldu dela eta bakarrik dagoela konturatzen da, Nork zainduko du bera? Zahar-etxe batera eramanen dioten beldurra agertzen da eta irtenbide bat aurkitzea erabakitzen du. Purita, azkeneko urteetan laguntzen ibili zaion gazte bat, bere arazoen konponbidea da.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Nacidas para sufrir’?
Landatar Espainiako emakume talde baten bizitzaren kronika, tragediatik, komedia garratzera barne hartzen duen komedia hau, sakon eta ertzaz beteriko emakume erretratu batzuk pantailan agertzeko, herri txiki baten agertoki kostunbrista gainditzen duelako gailentzen da. Beraiek, beraien atsekabeak, desioak, beldurrak eta sentimenak adierazten dituzte. Florak ez du bere zahartzaroan bakarrik geratu nahi eta bere izeba zaintzen lagundu dion Puritarekin erlazioa estutzen du. Beraien artean, maitasunezko istorio berezi bat sortzen da, zaharkitua bezain kutuna den jatorkerian ainguraturiko herriaren esamesa eta zikoizkeriak alde batera utziz. Ezberdin eta kontrakoak diren bi izaera dira, baina elkar behar dute. Bi protagonista hauei, herriko biztanleak edo Floraren iloba hiritarrak bezalako beste pertsonai batzuk laguntzen diete. Guztiak, aurkako mundu batean bizirik irauteko beraien estrategiak erabiltzen dituzte, baina pozik eta askatasunez bizitzeko, ez dute etxe eremua eta esparru pribatua gainditu behar.
Gidoia, batzuetan ziztatzaileak eta eszenak blaitzen dituen garraztasuna azpimarratzen duten dialogo batzuen naturaltasunagatik bereizten da. Pertsonai multzo zabal baten deskribapena, beraien karakterizazio ona eta landa ingurugiroaren irudikapen egokiak, istorioari egiazkotasuna ematen laguntzen dute. Hala ere, antzezleak -bereziki bi protagonistak- pelikula honi asmamena eta grazia ematen diotenak dira.
Era berean, 'Nacidas para sufrir’, eguneroko bizian ematen diren makina bat egoera eta azaltzen diren arazoen eta pelikula betetzen duten pertsonen iruzkinen eszenatokia da: zahartzaroan alde batera uztea; familiaren gehiegizko menpekotasuna eta beraien interesak; osasun-zerbitzuak; immigrazioaren aurreko mesfidantza edo bikote rolak.
Pelikulak, besteei zerbitzua ematen eta zainketan oinarritutako tradiziozko feminitatearen eraikuntza zalantzan jartzen du, era berean, bizirik iraun ahal izateko, zenbait emakume, berataz baliatzen direla islatzen duen bezala. Gainera, homosexualitateari buruzko tabuak kritikatzen ditu, tradiziozko maskulinitateak barregarri uzten dituen modu berdinean -Puritaren neben jarrerak bezala- momentu askotan tonu kritiko batez eta ironia eta humore beltz dosi handiz.
Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Miguel Albadalejo ezagutu
Erlazionaturiko berriak
03. Las mujeres de verdad tienen curvas
Izenburua | Las mujeres de verdad tienen curvas |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘Las mujeres de verdad tienen curvasen’ aurrerakina |
Urtea | 2002 |
Iraupena | 87 minutu |
Herrialdea | Estatu Batuak |
Zuzendaritza | Patricia Cardoso |
Generoa | Komedia |
Sinopsia
Ana mexikar etorkinen alaba nerabe bat da, Los Angeleseko ekialdeko zonaldean bizi dena. Bigarren mailako ikasketak bukatzear dago eta Unibertsitatera joateko ametsa dauka. Horretarako, bere amak daukan itxaropenei aurka egin beharko die, beretatik oso ezberdinak eta oso markaturiko kultur ondare bateri.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Las mujeres de verdad tienen curvas’?
Anaren heldutasunerako iniziazio-bidetik aurrera, zuzendariak bi emakume belaunaldien ikaragarrizko talka erakusten du, Ana berarena eta Doña Carmen, bere ama. Haiek feminitatearen aurkako bi ikuskera irudikatzen dituzte. Ohiko feminitate eta modernoaren topaketa belaunaldi gakoan kontatzen da, pelikulak proposatzen dituen gainontzeko gaien hari gidaria: familiaren papera; emakumeen lan baldintzak; gorputza eta sexualitatearen eraikuntza; mendebaldeko edertasun kanonari buruzko gogoeta eta maitasunaren eraikuntza.
Nahiz eta ikuspegi eta ikuspuntu ezberdinetatik azterturiko pelikula bat izan elkarte eta talde kopuru handi batengatik, IPESetik azterketa berria proposatzen dugu Ana generoaren estereotipo filmikoak hausten dituen heroi zinematografiko eta etorkin biztanleriaren ordezkaritzaren pertsonaiaren azterketatik abiatuta.
Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Patricia Cardoso ezagutu
Erlazionaturiko berriak
04. Moolaadé (Protección)
Izenburua | Moolaadé (Protección) |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘Moolaadéren’ aurrerakina |
Urtea | 2004 |
Iraupena | 120 minutu |
Herrialdea | Senegal |
Zuzendaritza | Ousmane Sembene |
Generoa | Drama |
Sinopsia
Collé Ardo, Senegaleko herri batean bizi da. Haurtzaroan ablazioa jasan zuen eta orain ez du onartzen bere alaba bakarrak ebaketa hau jasan dezan. Zenbait neskatiko eta nerabek ihes egiten dute erritu hau saihesteko eta Colléri babesa eskatzen diote. Bere senar eta familiaren iritziaren kontra, bere etxean hartzen ditu. Herrian, babes eskubidearen (Mooladé) errespetua eta eszisioaren (Salindé) ohitura aurka daude.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Moolaadé' ('Protección')?
Collé Ardok mooladéa neskatikoak babesteko erabiltzen ditu. Baina haratago doa: genitalen ebaketa bezalako jardute bortitz eta ankerra justifikatzeko ohitura argudiatzen duten herriko botereei erronka jotzen die. Gainera, emakumeen gorputza eta sexualitatea kontrolatzen duen aginte egitura zalantzan jartzen du.
Sembène, “lehoi zaharra”, afrikar zinemako patriarka handia, poztasuna eta aldarrikapena elkartzen den pelikula bat sentimenez eta intentsitatez filmatzen du. Bere ipuin eta elezahar bezalako pelikularen trataerak, bereziki ankerra den errealitate baten gure ezagutza errazten du. Baina bere narrazioa ez da manikea: Pertsonai bakoitzak, dialogoetan koherentzia eta harmonia ariketa eta karakterizazio lan zehatz baten bidez, bere papera onartzen du.
Maisutasunez zuzendurik, kamerak, istorioan oreka bat aurkitzeko bere distantzia hartzen du, inongo plano bortxaturik gabe. Aurpegi eta gorputzetako bere finkapena, lurraren eta arropen koloreei zentzua ematen dien indarrak - bortizkeriaren gorria- Afrika begiratzeko modu zehatz bat agerian uzten dute. Beste irudi batzuk etorkizun ireki bat igartzea posible egiten dute: minaretean telebista antenak edo eroritako zetroak, komunikazioaren eta dominazioaren ikurrak. Soinu banda, ekintza azpimarratzen duen elementu bat da, koraren erritmoekin, txirula, herriko zaratak eta emakumeen kantu aldarrikatzaileak edo usadiozkoak.
“Heroitasuna eguneroko bizitzan” saileko bigarren lana (lehendabizikoa Faat Kiné da) Sembène izenburu horri ohore egiten dio. Afrikar errealitatearen kapitulu odoltsu bat ixteko beharra frogatzen du: emakumeen eskubideen bortxaketa. Hala eta guztiz ere, ez ditu emakumeak biktima soilak bezala aurkezten, baizik eta emakume indartsu, adoretsu eta beraien biziak aldatzera erabakiak bezala. Zuzendariak, Collé, matxinatzen diren emakumeen ahotsean bilakatzen du. Wassa! (irabazi dugu), patriarkal ohitura zahar eta mantentzen dituzten gizon eta emakumeen aurkako goiburuan bilakatzen da.
Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Ousmane Sembene ezagutu
Erlazionaturiko berriak
05. Mujeres de El Cairo
Izenburua | Mujeres de El Cairo |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘Mujeres de El Cairoko’ aurrerakina |
Urtea | 2009 |
Iraupena | 134 minutu |
Herrialdea | Egipto |
Zuzendaritza | Yousry Nasrallah |
Generoa | Drama |
Sinopsia
Hebba eta Karim kazetari bikote bat da. Emakumeak politika eztabaidetako programa ospetsu bat aurkezten du egiptiar telebistan, baina bere gobernurako oposaketak, bere senarraren sustapen nahiak arriskuan jartzen ditu. Karimek, Hebba gai ez horren korapilatsuak aukeratzera bultzatzen du. Hala eta guztiz ere, istorio berriak, emakumeen errealitatea agertzen dutenak, benetakoak dira eta bere erreportajeak jarraitzen dituztenei itsutzen die. Maitasunetik bortizkeriara, bai Kairoko aldiriko jendeen artean nola goi mailakoetan, iruzurrak argitaratzen diren egoerak adierazten dira, gizarte arazoak, sexualitate, erlijioa... eta politikan ere bilakatzen direnak. Hebbaren bizi bera ere argudio bezala azaleratzen da.
Zergatik aukeratzen dugu ‘Mujeres de El Cairo'?
Hebbak gidatzen duen telebista programa, egiptiar hiriburuko emakumeen gaur egungo egoera aztertzeko beharrezko aitzaki bezala balio du. Etxeko eremua gainditzen duten emakumeak dira, norbereen eta diru independentzia eman dieten lanbide batekin. Hala ere, baztertzen eta babesgabe egotera eta gizarte, kultur eta politika gutxiagotasunera zigortzen dioten gizarte eta lege batzuen presioa sentitzen dute.
Pelikula, protagonisten bizitzetako aldaketen arabera bisualki bilakatzen da. Zuzendariak, “flashback”, sekuentzia plano eta “travellingnaren” bidez, sentimenez eta indarrez, emakume horien egoera agertzen digu. “Mujeres de El Cairok” egiptiar zinemako generorik bereizgarrietariko baten arauak jarraitzen ditu: melodrama. Bere egitura ipuin herritarretatik - Sherezaderen jatorrizko izenburuak iradokitzen duen mila eta bat gauetako estilotik - telebista platoko benetako istoriotara, lau emakumeen iritzia agertzen dutenak, bata bestearen ondoren, Nasrallahren zinema ohikoa den bezala. Irudiek emakumeak pantaila erdian kokatuz, gorputzak, margoturiko ezpainak eta soinekoak azpimarratzen dituzte. Hasieran, plastika argitsu bateko ohiturazko komedia txinpartatsua, “Mujeres de El Cairok” telenobelaren kartoi itxurazko eta azaleko eredua alde batera uzten du gizarte dramaren egiazko eta zoritxarrekorainoko dimentsiora.
Yousry Nasrallahek, emakume hauen bizitza azpiratzen duen debeku eta belo askoren erretratu kritiko bat eraikitzen du, beraien artean ezkontza, sexualitatea, ohorea eta poligamia. Bere herritar guztien Giza Eskubide funtsezkoen kontra patriarkal egituretan oinarrituriko gizarteak nola eraso egiten duten ulertzeko, ezinbesteko proposamen bat da. Baina, aldi berean, emakume bera horien ahotsek, menderatze tresna asko hausten hasi dezaketela berresten du.
Gehiago jakiteko
Pelikularen palmares osoa eta kritikak kontsultatu
Beste kritikak kontsultatu
Yousry Nasrallah ezagutu
06. El domingo si Dios quiere (Inch'Allah dimanche)
Izenburua | El domingo si Dios quiere (Inch'Allah dimanche) |
---|---|
Aurrerakina | Ikusi ‘El domingo si Dios quieren’ aurrerakina |
Urtea | 2001 |
Iraupena | 98 minutu |
Herrialdea | Frantzia eta Aljeria |
Zuzendaritza | Yamina Benguigui |
Generoa | Drama |
Sinopsia
Zouina, aljeriar emakume bat da, bere senarrarekin hamar urte elkarrekin bizi gabe, bera, bere amaginarreba eta hiru semeekin biltzera bortxatuta ikusten du, “familia biltzearen” eremuan.
Menperatze eta tratu txarreko famili giro batetan, Zouina bere sorterriko aljeriarren ohiko aginduen eta frantziar gizartearen eraginen artean eztabaidan dabil. Bere etxe hurbilean aljeriar famili bat bizi dela jakinarazi eta gero, Buiratarrak, etsi etsian bilaketa bateri ekiten dio beraiekin Bildotsaren Festa ospatzeko. Gertaera honek bere egoera familiar eta bizi jasangaitzetik aldentzea baimenduko dio.
Zergatik aukeratzen dugu ‘El domingo si Dios quiere'?
Pelikulak, Zouinaren egoera partikularra gainditzen du eta gizarte patriarkalaren oinarriak identifikatzen ditu, zeinen gizarte egitura, ekonomia, kultura eta politika desberdintasunean oinarritua dago. 70 urteetako aljeriar ohiko familiaren antolaketa beste gizarte eta testuinguru historikoei zabaldu daiteke, beraien artean, frankismo garaiko landatar Espainiari.
‘El domingo si Dios quierek’ -beharbada modu sinpleegian- emakumeen zinema irudiarekin hausten du beraien eskubideen bortxaketen biktima soilak bezala irudikaturik. Zouinak, gizarteak inposaturiko papera gainditzeko borroka egiten du. Zentzu horretan, pelikulak, pertsonai femenino genealogia berri baten sorreran laguntzen du, beraien biktima papera gainditzen dutenak eta bere egoeraren aldaketan modu eraginkorrean parte hartzen dutenak.