2

Ikustaldia geroko saioa

a. Gako zinematografikoak

01. Zouinaren begirada

Zouinak bere Aljeriako bizia bertan behera uzten du une horretatik soilik ezagutzen duguna

Argazki oina: Zouinak bere Aljeriako bizia bertan behera uzten du une horretatik soilik ezagutzen duguna.

‘El domingo si Dios quiere’ Zouinaren ikuspuntutik kontaturik dago. Kamara bera dagon lekuan kokatzen da. Inongo momentuan ez dugu ezer gehiago ezagutzen gainontzeko pertsonaiei buruz, berarekin erlazionatua dagoena ezik. Ez ditugu haurrak eskolara jarraitzen ezta senarra lanera ere. Rafael Arias Carriónek dion bezala ‘El cine como espejo de lo sozialen’: “pelikulak bere semeen ikuspuntua baleuka, beraien eskola uneak, ‘Gorrotoa’ izanen zenaren sarrera izan zitekeen beste pelikula bat izanen zen. Pelikulak Ahmeden ikuspuntua baleuka, Robert Guédiguianen pelikula bat izanen zen, lana eta lagunen arteko aisia, ia ziur aljeriarrak, beraien leku publikoez, beraien ametsei buruzko pelikula bat. Baina ez da hala. ‘El domingo si Dios quiere’ Zouinaren erretratu bat da” (1).

Erretratu hau egiten da, batez ere, etxe – kartzelako egunez eguneko garapenetik, eta gainontzeko pertsonaien bilbeen arabera. Gutxi dakigu zer nolakoa zen bere bizia Aljerian. Soilik, hasierako sekuentzia luze eta mingarriak, noizbehinka flashbacken bidez baliatzen dena, bere iraganeko bizitzari lotzen dio. Oroitzapen hori eta pelikulan zehar entzuten diren abestiak (gogoratu dezagun Zouinaren kamisoiaz dantza amorratu, katartikoa).

Hala eta guztiz ere, hiru elementu sinbolikoek erlazionatzen dute protagonista kanpoaldearekin. Irratia, Zuinaren lehendabiziko irribarreak sortzen dituenak; Nicolek oparitzen dion makillajea eta autobusa (bere gidaria barruan).

Irratia katalizatzaile eta kanpo munduaren erreferentzia bezala

Argazki oina: Irratia katalizatzaile eta kanpo munduaren erreferentzia bezala.

Irratia -katalizatzailea, ihes egiteko modua eta munduko leihoa, errealitate berri batera- Zouinaren komunikatzeko beharra sinbolizatzen du, Buira familiaren bilaketara eramanen diona. Elkarte sozial oso mugatu batekin, ezinbestekoa da irratia ezagutzen ez duen baina aurkitzeko jakinmina sentitzen duen harekin konektatzeko.

Ezpain-barra eta makillajeak Zouinari irribarrea sortzen duten hurrengo elementuak dira. Pintura hauek ez dute kanpoaldearekin soilik konektatzen, baizik eta ordurarte ezezaguna egiten zitzaion barru mundu bat erakusten diote: bere edertasunaren antzematea eta ederra sentitzearen sentsazioa. “Nire gorputza nirea da. Nik erabakitzen dut” esaten dio momentu konkretu batean Nicolek. Opari honekin borroka berri bat hasten da Zouinarentzat, bere gerraren beste alde bat.

Argazki oina: Enkoadratze itxiak etxe barrukorako. Zouina azkeneko planoan.

Enkoadratze itxiak etxe barrukorako. Zouina azkeneko planoan

Azkeneko ikurra, autobusa, askatasunez ibiltzeko debekaturik daukan eszenatoki berri horretan zehar autonomiaz mugitzeko eskubidea irudikatzen du. Gainera, gidariarekin begiradak ez dira kasualitatea gidoian. Hain zuzen ere, pelikularen ikuspuntua aldatzen den une bakarra Zouinatik gidarira pasatzen denekoa da, berak ikusten duelarik nola kaletik doan erosketak egitera. Rafael Ariasek adierazten duen bezala, Zouina subjektutik narrazio (eta desio) objektura pasatzen den unea da. Autobusa hartzeak Zouinarek gatazkan lehendabiziko lorpena esan nahi du, bere esklabo eta biktima baldintzari erronka (alargunak eskaintzen dion taxiari uko egiten dio) eta, beharbada, senarraren aldaketaren lehendabiziko keinuaren katalizatzailea, bai jelosiagatik bai bere emakumea galtzearen aukeraren beldurragatik.

02. Zouinaren eraldaketarantz bidaia

Zouinaren eraldaketak Buira familiaren bilaketa dauka katalizatzaile bezala. Aurkitzea da eragingailu narratiboa. Bere familia kokatzeak badirudi babesturik sentitzea eginen diola, “berdin batekin” laguntasun bat hastearen aukera ikusteak (gogoratu dezagun hasiera batean, Bildotsaren Festa konpartitzeko bilatzen duela) eta bere egoera lehenengo pertsonan ezagutzen eta beratik ateratzeko gakoak emanen dion euskarri bat aurkitzea.

Bilaketa honek debekuak gainditzeko eta ezarritako legeei erronka egiteko arrazoi bat izatera gidatzen dio.

Etxeko eszenatokian berriz -kartzela itxurako gune fisiko hori- konpainia dagoenean Zouina azkeneko planora beti zokoraturik ikusten dugu, plano itxi batzuekin; enkoadratzea irekitzen da protagonistaren karrikarako irteeretan. Bere bidean laguntzen diogu aurrekoekin konparatuz askatasun zer edo zer arnasten den plano orokor eta panoramikoen bidez.

Plano irekiagoak Zouinaren karrikarako irteerentzat

Argazki oina: Plano irekiagoak Zouinaren karrikarako irteerentzat.

Bere helburua lortzeko, Zouinak kanpora hiru irteerei hasiera ematen die isilpean: hiru lorpen txiki.

Lehenengo bidaiak, nahasi xamarra, militarraren alarguna ezagutzea lagunduko dio, bere bilaketan lagunduko dion pertsonaia. Bigarren irteera pertsonai hau hobeto identifikatzeko balioko digu. Momentu batez, bere buruan bere herrialdeko abesti bat jotzen duenean Zouina bere jatorrizko Aljeriarekin konektatzen du. Bertan, soldadu horiek aljeriarren bizia birrindu zutenak direla esaten da (2). Orduan, Zouina ia traidore bezala sentitzen da eta alde egiteko tentaldia dauka. Baina bere aberkideak aurkitzeko gogoak handiegiak dira.

Azkenean, hirugarren ihesaldian Malika Buirarekin aurkitzen da. Baina arrakasta ez da Zouinak irudikatzen zuen modukoa. Oso alderantziz, ia hamabost urte etxetik atera gabe daraman emakume batekin aurkitzen da, kanpoaz ezer ez jakin nahi ez duena, eta bere alabetan bera oinperatzen duen guztia errepikatzen duena (“Zoritxarrez, hiru alaba izan nituen … baina ez nahiz berataz gehiago kezkatuko. Bere aitak lehengusu batekin ezkondu behar du. Zorte asko daukat” dio Malikak pelikularen bukaeran). Bere iraganeko eta oraingo egoera partekatzeko aliatu bat aurkitzearen ilusioa desegiten da.

Argazki oina: Ezarritakoari erronka. Zouinak autobusa hartzen du lehendabiziko aldiz.

Ezarritakoari erronka. Zouinak autobusa hartzen du lehendabiziko aldiz

Zouinak Malikaren etxeko kristalaren aurka amorrua, etsipenez eta laguntza eskez jotzen du eskuaz. Hala eta guztiz ere, bere buruaz jabetu ezinik geratuko dela irudi duenean, Malikak bere zauria estaltzen du zapiarekin (jendartean lehendabiziko aldiz kentzen duena), berriz osatzen da eta bakarrik borrokatuko duela erabakitzen du. Mozketaren ikurrak bukaerako gakoa ematen digu. Zouinak bere burua berreraikitzen du beste behin eta bere zauria estaltzen duen modu berdinean, beste gainontzekoak sendatuko direla ematen du. Jarraian, asaldura eta bere eskubideen hautemate keinu batean autobusa hartzera jotzen du. Ia munduari bira ematen duen bidaia bat, Zouinak kasik lehendabiziko aldiz ezagutzen duen hura. Azkeneko eszenan zauritutako eskuaz bere alaba laztantzen duen bitartean honakoa esatera bultzatzen dion bidea: “bihar, nik eramanen zaituztet eskolara”. Honela bientzat nahi duen ideia azpimarratzen du: aukeratu ahal izateko eskubidea.

Orri oina oharrak: